Teknologia albisteak
1

Wikiderbian Athletic nagusi, baina gauerdira arte da lehia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-03 : 11:26

Wikiderbiaren egun erabakigarria iritsi da (beste derbiarena ere bai), eta Athletic doa aurretik. Ageriko markagailuan Athletic aurretik doa (382-327) baina barrutik zenbaketak jarraitzen du, eta gauerdira arte iraungo du lehiak (partida anaitu ondoren ere egon liteke denbora editatzeko).

Lehiaketan kontatzen dena da Athletic edo Reala taldeen kategorietan dagoen edukian gehitutakoa, dela artikulu berrietan edo lehendik egindakoetan edukia gegituta. Baina lehiarako erabili den tresnak datu gehiago ere ematen ditu. Ikus panel xehetuak bi klubenak: AthleticReala.

 

Athleticen alde editore gehiagok eman dute izena, eta artikulu gehiagotan egin dituzte aldaketak. Gehikuntza berri-berrien alorrean, 73 artikulu berri Athletic-en kategorian, eta 43 Realarenean. Irudi gehikuntza ere zenbatu da (nahiz eta emaitza orokorrean kontatu ez): 63 Athleticentzat, 39 Realarentzat. Kategoria bakarrean agertzen da aurretik Reala, artikulu ikustaldietan.

Talde bakoitzaren artikulu zerrenda ere ikus dezakezue. Hona irudian Realekoak, karaktere gehikuntzaren arabera ordenatuta. Harrobiari buruzko artikulu berri mardul bat dago goian.

 

Artikulu zerrenda ikusteko, hona loturak: Reala -Athletic.

Lehiaren beroa jarraitzeko modu bat ere badago, edizio berrienak ikuskatzen. Hona, berriz ere, Reala eta Athletic. Garaiz zaude zu ere lehia horretan sartu eta talde baten edo bestearen alde editatzeko, hemendik: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Wikiderbia 

Erantzunak

2021-04-04 : 10:56

Bada, 421-342 emaitzarekin irabazi du Wikiderbia Athletic-ek. Euskarazko Wikipediak zorionak eman dizkie parte hartzaile guztiei, elkarrekin 763 KB idatzi baitutuzte, 827 erreferentzia bibliografiko gehitu eta 120 artikulu berri dituzte. Futboleko Errege Kopa, berriz, Realak irabazi zuen 1-0.

Erantzun

Sartu