Teknologia albisteak
1

Hemen da Apple TV Plus streaming eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-30 : 09:52

Azaroaren 1ean hasiko da Apple TV + edo Apple TV Plus streaming plataforma berria munduko hainbat herrialdetan, tartean Estatu Batuetan, Espainian eta Frantzian. Oraintsu arte Netflix-ek ordezkatu izan duen eredua laster oso populatua egongo da: Amazon Prime eta HBO anbizioz paretsuak dira, eta laster beste erraldoi bat etorriko da, Disney streaming zerbitzua (azaroaren 12an).

Apple aparailuen bidez egingo da ikuskatzea, zehazki gailu hauekin: iPhone, iPad, Apple TV 4K, Apple TV HD, Apple TV (3. berlaunaldia), iPod Touch, eta Macs ordenagailuetan sistema eragilea hauekin: iOS 12.8 edo berriagoa, tvOS 12.3 edo berriagoa, eta macOS Catalina).

Harpidetza modua izango da, hileko 5 euro (kendu zentimo bat), zazpi eguneko doako proba baten ondoren, edo urtebeteko harpidetza erosiz gero Apple TV-a, iPhone, iPad edo Mac bat. Aukera berdinak izango dira, nonbait, Ipar eta Hego Euskal Herrian.

Edukiei dagokienez, zenbait telesailen estreinaldia iragarri da biharko. Gordean dauzkate detaile asko, eta ez dago argi ea Netflix ereduari jarraituko dioten (sail gehienen atal guztiak egun berean askatzen dira), edo HBO bezala asteroko atalekin arituko diren. Zurrumurrua dago eredu misto bat izan dezaketela: 3 atal eskaini lehen kolpean, eta gero astero osatu telesailak.

Arreta deitu dezaketen telesail original (hau da, ekoiztu ere Applek ekoiztu ditu) horien artean daude, bihar estreinatzen direnak:

  • See, fantasiakoa. Mundu post-apokaliptiko batean, gizaki guztiak itsuak dira, harik eta ikusteko gai diren haur batzuk jaiotzen diren arte.
  • For All Mankind. Zientzia-fikzioa historia alternatibo batean, zeinean Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak espazioko lehian jarraitzen duten, eta ilargira iristen lehenak sobietarrak izan diren.
  • Dickinson. Emily Dickinson idazlearen bizitzan oinarritua.
  • The Morning Show. AEBetako telebistako albistegi batean kokatutako telesail dramatikoa.

Egin klik goiko esteketan trailerrak ikusteko.

Erantzunak

2019-11-04 : 14:54

Ba irten dira telesail horiek, eta dirudienez hiruko sortak aurreratzea izan da Apple TV Plusen aukera: gainerakoak asterik aste etorriko direla ematen du. 'See' edo 'For All Mankind' delakoek halamoduzko kritikak jaso dituzte. Hemen iritzi multzo bat:

https://digg.com/2019/apple-tv-plus-the-morning-show-see-dickinson-for-all-mankind-reviews-any-good

Bestalde, Apple TV Plusen enkriptazio sistemak besteak bezalakoak dira: gainditzeko modukoak. Torrent bilatzaileetan agertu dira jada banatutako edukiak:

Eta azpidatzi bildumetan ere hizkuntza nagusietan banatutako azpitituluak ere egon badaude jada.

Erantzun

Sartu