Teknologia albisteak

Ttalaka.org

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara eta euskal kulturaren sustapen elkartea. Eskola eta lanetik kanpo ere euskaraz bizi behar dugulako, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dizugu. www.ttalaka.org

Erabiltzailearen jarduna

Casares Irratia, irekia eta parte hartzailea

2014-10-03 : 12:10

Casares Irratiak Donostiako Casares-Tomasene Kultur Etxean du egoitza. Baina ez da ohiko irratia, 107.4 FM frekuentzian irrati parte hartzaile eta irekia topatuko duzu. Donostia eta inguruan gauzatzen diren ekintza eta proposamen artistikoak bultzatzea helburu duen irratia da eta zuk ere bertan parte hartzeko aukera duzu.

Euskal artistak Madrilen

2014-09-24 : 21:34

Geurean kultura aberatsa dugu, baina kultura sortzeko orduan ba al dugu nahikoa baliabide? Asko dira aukera bila, edo nahi duten horretaz bizitzeko Euskal Herritik kanpo joatera beharturik ikusten direnak. Madrilera joatea erabaki genuen, euren jaioterria utzi eta euren ametsak jarraituz bertara mugitu diren euskal artisten bila. Egia esan euskal artista ugari daude Madrilen eta zorionez gehienak lanean.

Ugaitz Alegria: "Nahiz eta Ondarrutarra izan, ez naiz duela asko lanera bertara joan!"

2014-09-19 : 11:04

Ugaitz Alegria, euskal aktorea dugu, ondarrutarra hain zuzen. Gaztetatik dabil arte dramatikoaren munduan. Gehienek telebistan egindako lanengatik ezagutuko duzue, Super1, Goenkale, GoenZale, Fresko Freskue... Baina zinean eta antzerkian, gehien bat azken honetan, esperientziaduna da. 

Jose Mari Goenaga (Loreak filma): "Euskaraz orain arte horrelako filmerik ez da egin"

2014-09-20 : 12:30

Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendua, Moriarti ekoiztetxearen azken luzemetraia dugu Loreak filma. Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Azpiazuk ematen diete bizia istorio honen hiru emakume protagonistei, Ane, Lourdes eta Tere. Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Gotzon Sanchez, Jose Ramon Soroiz eta Jox Berasategi aktoreek ere parte hartzen dute filmean.

Ylenia Baglietto: "Hemengo aktore asko kanpora joan behar dira beren lana baloratzeko"

2014-09-10 : 09:38

Gimnasia Erritmikoan txikitatik aritua, Eibartarrak urteak daramatza publiko aurrean. Goenkale telesailean Eider pertsonaiarekin egin zen ezagun Ylenia, janzkera, makillaje eta orrazkera gotikoaren atzean ezkutaturik.

1

Larunbatean Intxaurrondon KOXK, euskal gastronomiaren festa, "Kilometroak" jaiaren formatuarekin

2014-09-12 : 09:35

Egin Koxk Elkartasunari! irailaren 13an Donostiako Intxaurrondo auzoa gastronomia eta elkartasunez beteko dituen jaia da. Bertaratzen diren guztiek ekintza gastronomiko ezberdinak gozatu ahal izango dituzte.

Albaola Itsas Kultur Faktoria. "XVI. mendeko itsas unibertsoak euskaraz egiten zuen"

2014-09-02 : 12:30

Pasaian kokaturik dago Albaola Itsas Kultur Faktoria. Bertan, euskal herriko itsas kultura ezagutzera eman eta bertako itsas teknoligia berreskuratzeko asmoz sortu da espazio hau, eta bertan itsasontzi historikoen eraikuntza da ardatz nagusia.

Jon Maia: "Itsasoak nire egunerokotasunean leku garrantzitsu bat betetzen du"

2014-09-06 : 09:50

Jon Maia Soria, euskal bertsolari ezaguna dugu, Urretxun jaioa, Zumaia du bizileku aspalditik. Gazte zelarik hasi zen Zumaiako Bertso Eskolan eta bertsolaritzari esker egin zen ezagun euskal munduan, baina urteekin beste alor ugaritan ikusi ahal izan dugu. Idazlea, abeslaria, itzultzailea, dokumentalgilea, letragilea, komunikabide ezberdinetako kolaboratzaile... Gaur egun Donostia 2016 proiektuan dabil lanean eta Albaola Itsas Faktorian burutzen ari den San Juan Baleontziaren proiektuaren arduraduna da.



 

Juan Mari Arzak: "Kanpoan asko ikasi dudan arren, amak erakutsi zidan garrantzitsuena; produktu hoberenak erosi eta bihotza jarri behar dela"

2014-08-23 : 09:21

Juan Mari Arzak mundu mailan ezaguna den goi-mailako sukaldari Donostiarra dugu. Aspalditik ostalaritzari loturiko familia batean jaioa, bere aiton amonak irekitako negozioa mundu mailako 8. jatetxe onena izatera eraman du.

Gose: "10 urte hauetan Gosek zerbait irabazi badu sinesgarritasuna da"

2014-08-20 : 09:57

Gose taldearekin egon ginen euren 10 urteen ibilbideari buruz hitz egiten. Aurtengo Durangoko Azokarako euren seigarren lana argitaratuko dute, kolorez betea eta kolaborazio berezi batekin.

Aiora Renteria (Zea Mays): "Gaztetxerik gabe ez genituzke egingo egin ditugun kontzertuen erdia ere ez"

2014-08-19 : 10:05

Aiora Renteria abeslari, kantagile eta musika irakasle bilbotarra dugu. 1997tik Zea Mays taldekide da, Piti Imaz, Ruben Gonzalez eta Asier Basaberekin batera. Ttalakarien aulkian eseri dugu gure galderei erantzuteko.

Ane San José: "Moda diseinatzailea baino, artista-ikertzailea naiz"

2014-08-16 : 13:59

Ane San José Donostiako moda diseinatzaile gaztea da. Arte ederrak ikasi zituen eta bere sormena material ezberdinetan islatzen du beti ere jantziak sortuaz. Diseinu ezberdinak, abangoardistak eta batzuetan arriskatuak ere lantzen ditu. Sinpletasuna du inspirazio iturri, momentuek, keinuek, bidaiek eta beste zenbait detailek pizten dute bere sormena. Artista-ikertzailetzat jotzen du bere burua: ikusi, ikertu interpretatu, deskonposatu eta konposizioa sortu egiten du bere modura, trabak gaindituz burutzen duen prozesu bat eginaz.

Ines Osinaga (Gose): "Trikitixa da nire arma barruan dauzkadan gauzak esateko"

2014-08-10 : 21:15

Ines Osina arrasateko euskal musikari ezaguna dugu. Oso gazte zelarik trikitixaren munduan murgildu zen Maixa Lizarribarren (Maixa eta Ixiarreko kidea) eskutik eta ordutik gaur egun arte asko ikasi, ikertu eta sortu du. Musikari bezala ezagutzen dugun arren, biokimikaria da ikasketaz eta irakaslea ofizioz. 

Demode Quartet

2014-08-08 : 09:54

"Sarri, Sarri", "Bagare" edo "Bizkaia maite" abestiak modu ezberdin batean entzun nahi? Ez galdu Demode Quartet taldeari buruzko erreportaje hau!

Jon Maya: "6 urtetatik hasita, 30 urte beranduago dantzan jarraitzen det"

2014-07-30 : 13:47

Jon Maya Sein, euskal dantzari eta koreografo errenteriarra dugu. Txiki izanik, 6 urte zituela hasi zen herriko Ereintza Dantza Taldean euskal dantzen munduan murgilduz eta ildo honetatik jarraitu du bere formakuntzak, euskal dantza tradizionalak bere ogibide eta bere lanaren oinarri bihurtuz.

Joseba Usabiaga: " Tximistak Josebari antzerkiko ateak ireki dizkio "

2014-07-28 : 14:16

Tolosan jaio zen Joseba Usabiaga izenez, baina Euskal Herri osoan Tximizta ezizenez egin zen ezagun Goenkale telesailari esker. Aktore lanetan ikusi ahal izan dugu telebistan eta antzerkian, abeslaria ere bada eta Poxpolo pailazoarekin ere aritzen da. Kulturzalea soilik ez, kirolaria era bada eta ez da arraroa lasterketetan berarekin topo egitea.

Kerobia " Ez dugu proiekturik, ez dugu ezer buruan, horregatik agur "

2014-07-28 : 14:14

Uztailaren 16an eman zuen jakitera Kerobia taldeak bere agurra. Jarraitzaileei eta bidean lagun izan  dituztenei zuzenduriko hitz batzuk euren webgunean jarriaz taldea despeditu egin zen.

Kukai Dantza Konpainiaren "Gelajauziak"

2014-07-22 : 09:53

Euskal Herriko plazetan ikuskizun berriarekin dabiltza Kukai konpainiakoek. Hemen duzue taldea eta ikuskizuna hobeto ezagutzeko erreportajea.

#galdetukerobia

2014-07-22 : 09:41

Laister Kerobia taldea elkarrizketatuko dugu. Utzi zure galdera #galdetukerobia traola erabilita eta zure galderarekin joango gara.

Vendetta taldea, ska musika euskaraz

2014-07-19 : 10:51

Vendetta Euskal Herriko ska musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan eta Ska, PunkRock eta Punk musika estiloak lantzen dituzte. Taldea biran dabil udaran, eta horretaz gain diska berri batean lanean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago