Teknologia albisteak

Ane San José: "Moda diseinatzailea baino, artista-ikertzailea naiz"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-08-14 : 13:59
Ane San José Donostiako moda diseinatzaile gaztea da. Arte ederrak ikasi zituen eta bere sormena material ezberdinetan islatzen du beti ere jantziak sortuaz. Diseinu ezberdinak, abangoardistak eta batzuetan arriskatuak ere lantzen ditu. Sinpletasuna du inspirazio iturri, momentuek, keinuek, bidaiek eta beste zenbait detailek pizten dute bere sormena. Artista-ikertzailetzat jotzen du bere burua: ikusi, ikertu interpretatu, deskonposatu eta konposizioa sortu egiten du bere modura, trabak gaindituz burutzen duen prozesu bat eginaz.

Bere diseinuek ukitu gizatiar bat dute, eta atenporalak dira. Batzuk kalera ateratzeko, bete batzuk erakusketei zuzenduagoak, bere diseinuek harritu egingo zaituzte.

Momentu honetan Ane San Jose Haitin boluntario modura lan egiten dabil, bertakoei josten eta oihalekin lan egiten irakatsiz. 

IKUSI BIDEO-ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago