Teknologia albisteak

Juan Mari Arzak: "Kanpoan asko ikasi dudan arren, amak erakutsi zidan garrantzitsuena; produktu hoberenak erosi eta bihotza jarri behar dela"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-08-22 : 09:21

Juan Mari Arzak mundu mailan ezaguna den goi-mailako sukaldari Donostiarra dugu. Aspalditik ostalaritzari loturiko familia batean jaioa, bere aiton amonak irekitako negozioa mundu mailako 8. jatetxe onena izatera eraman du.

Hasiera batean Aparejadore ikasketak hasi zituen arren, hauek alde batera utzi eta Madrilgo Goi Mailako Gastronomia Eskolan hasi zen. Ikasketak bukatuta, atzerrian ibili zen praktiketan eta bertan sukaldaritza arte adierazpen moduan ikusten hasi zen. Etxera bueltan amarekin batera familiaren jatetxean hasi zen lanean, eta honen eskutik jaso zuen euskal gastronomiaren inguruan duen jakintza.

Denborarekin sukaldean ikertzen eta gauza berriak sortzen joan da eta sari asko jaso ditu bidean bai berak, zein bere jatetxeak, izen handiko sukaldari bilakatuz. Bere jatetxeak itxaron zerrenda du, edonon da ezaguna, baina esan behar dugu Juan Mari Arzak pertsona apala izaten jarraitzen duela. Sukaldean urteak daramatza eta ahal duen bitartean bertan jarraituko du, berarekin hitz eginda argi geratzen da eta hori dela bere grina.

IKUSI BIDEO-ELKARRIZKETA

Bide batez, Arzak jatetxean egindako harrera eskertu nahi dugu. Lan taldeko jende ugari ezagutzeko aukera izan genuen, jatetxea goitik behera bisitatu genuen eta baita mokadutxo bat egiteko aukera ere. Etxean bezala sentitu ginen eta horregatik Arzak Jatetxeko langile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago