Teknologia albisteak

Transcreativa

Erabiltzailearen aurpegia

TRANSCREATIVA, Sinnergiak Social Innovation zentroak (UPV/EHU) zuzentzen duen eta Europar Batasuneko Interreg IV B SUDOE (SOE3/P1/E529) programak finantzatzen duen proiektua da. Proiektuaren helburua Kultura eta Sormen Industriaren (ICC) alorrean gazteen enplegua sustatzea da.

Erabiltzailearen jarduna

Sormen Poloak lan erreminta erabilgarriak eskaini dizkie parte-hartzaileei

2014-11-23 : 10:35

Hogeita bederatzi gazte aritu dira, eta zazpi proiektu aurkeztu dituzte Dantzaz Konpainiak eta Eikenek proposatutako erronkei irtenbidea emateko. Diziplina anitzeko taldeak osatu dira, prozesua aberastuz.

Fernando Sáenz de Ugarteren bisita Transcreativaren Sormen Poloetara

2014-11-07 : 16:48

5 saio igaro ondoren gazteak erabat murgilduta daude Trasncreativaren Sormen Poloetan. Dantzaz Konpainiak eta Eiken Euskadiko Ikus-Entzunezkoen Klusterrak proposatutako bi erronka dituzte eskuartean, eta beste 4 saio besterik ez dira gelditzen zaizkie erronkari irtenbide egokia eman eta enpresari aurkezteko. Fernando Sáenz de Ugarte, Dantzaz Konpainiako Zuzendaria, Zuatzuko Pia eraikinean egon zen atzo gazteekin bilduta.

Transcreativako sormen poloak hasi dira

2014-10-23 : 15:55

Sormen Poloak martxan dira. Zuatzuko PIA egoitzak hartuko ditu gaur Transcreativa egitasmoak antolatu duen formazio programako 18 eta 30 urte arteko 41 gazteak. Bi talde izango dira: goizekoa, 23 lagunekoa, eta arratsaldekoa, 18 lagunekoa. Dantzaz Konpainia eta EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak proposatutako erronkak gauzatu beharko dituzte

Langabezian dauden gazteentzat: Sormen Poloetan aritzeko aukera

2014-10-03 : 11:10

TRANSCREATIVAko Sormen Poloetan izena emateko epea zabalik da gaurtik aurrera. Horrela eman du jakitera Javier Castrok, SINNERGIAK Social Innovation Center (UPV/EHU) ikerketa saileko arduradunak, Donostia 2016ko egoitza nagusian eskainitako agerraldian.