Teknologia albisteak
5

Epaileak Iruña-Veleiako grafitoen laborategi-analisiak egiteko agindu du

2012-08-01 : 16:11

Analitikak egin egingo dira azkenean! Bada prest dagoen eta bitarteko teknikoak dituen laborategia, Instituto de Patrimonio Cultural de España delakoa, eta bada epailearen agindua. Hona hemen Lurmen-ek atzo bidalitako prentsa-agiria.

Eta alde biak (Arabako Foru Aldundia eta Lurmen) ados daude. Analisiak egitea falta bakarrik. Epailearen probidentzian aipatzen dira, gainera, analitiken alor ezberdinak. Ea ondo egiten dituzten eta ez diren gehiegi luzatzen. Gaurko prentsan ageri dira lehen aipamenak: Gara, DNA, Berria, Correo.

Erantzunak

2012-08-01 : 16:21

Zorionak! Ea azkenean gertatutakoak argitzen diren eta egia ikusten dugun

2012-08-01 : 19:08

bazen garaia! harrigarria da nola pasa liteken hainbeste denbora kontu honekin bueltaka grafitoen laborategi analisirik gabe, ez?

2012-08-02 : 11:20

Hainbeste arrarotu den kontu hau sekula argituko ez zen etsiak jota geunden eta ederra albistea! Analitiken emaitzetarako eperik jarri dute? Juan Martin, zuen taldekook hartutako lanak azkenean fruitua ere eman du eta zorionak, benetan, alde horretatik. Ostraketako idazkunak, azkenean, egiazkoak ala faltsuak izan, istoria honetan zintzoen eta garbien jokatu duzuenak zuek izan zaretela uste dut.

2012-08-02 : 13:43

Milesker, Iztu. Ez, ez dago eperik. Pentsatzekoa da Gabonak baino lehen eginda egongo direla. 50 edo 60 pieza aukeratu ditu alde bakoitzak, berdinak asko. Eta baita pentsatzekoa da bi aldeetako bat ez bada epaiarekin konforme geratzen, eskubidea izango duela bigarren (eta behin-betiko) peritaje bat eskatzeko, estatu honetakoa ez den laborategi batean.

2012-08-06 : 20:31

Koldo Mitxelenaren esaldi hau asko gustatzen zait, esaldi krudel eta tematia baita, batez ere Lakarrarentzat eta bere lagunentzat. Esaldi gogorra, zinez ! :
”No debemos olvidar, sin embargo, que no sería la primera vez que los descubrimientos de textos han demostrado cosas que los lingüistas especializados habían declarado imposibles.”
Mitxelena, Obras completas, III. Liburukia, PALÆOHISPANICA, 205. orrialdea.
Bestalde, ene ustez, analitika horiek bizpahiru laborategi diferentetan egin beharko lirateke, Europako beste herrialdeetan egiten ohi den bezala.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago