Teknologia albisteak
2

Mayday: Amazonen laguntza tekniko berria

Erabiltzailearen aurpegia
2013-09-25 : 15:10

Mayday zerbitzuaren bitartez, Amazonek pauso bat harago eraman nahi du laguntza teknikoa Kindle Fire HDX tableta aurkeztu berrietan. Botoi bat sakatuta beheranzko menu batean, erabiltzaileak bideo txat saio bat piztuko du Amazoneko laguntzaile batekin, eta honek aukera izango du erabiltzailearen tableta kontrolatzeko. Zerbitzu berria ez da agertuko Kindle Fire HD tableta apalagoetan.

Mayday zerbitzuan Amazoneko laguntzaileak erabiltzailearen pantailako ikonoetan eragin lezake, eta haren edozein galderari erantzuteko prest egongo da, tabletarekin lotutakoak beti ere. Are gehiago: kasuan kasuko, iradoki litzake aplikazio edo liburu interesgarriak.

Zerbitzu hau ondo irteten bada, eta Amazon ahaleginduko da horrela izan dadin, seguruenik eraldatu egingo du enpresa askoren laguntza teknikoa, berau bat-batekoa bihurtuta, Amazonen asmoetan erabiltzaileak ez baitu itxarongo 15 segundo baino gehiago laguntzailea pantailan agertu baino lehen.

Orain arte “mayday” hitza larrialdietarako kode bat izan da nazioarteko irrati komunikazioetan, laguntza eskatzeko. Berez, hitza frantsesetik dator, m'aider (lagun iezadazue), baina amerikarrek egin dute ezagun mundu osoan, abiazioa eta zinemari esker.

Erantzunak

2013-09-26 : 11:32

Definitiboki, pribatutasuna #gainbaloratuta dago

2013-09-27 : 18:35

Wired aldizkariak artikulu labur bezain interesgarria atera du gai honen inguruan: “Zelan Kindle Fire-ren ‘Mayday’ ezaugarriak lagunduko dion Amazoni gehiago saltzen”. Bertan, aldizkariak Jeff Bezos aipatzen du azaltzen zelan enpresak kontrolatzen duenez prozesu osoa (hardwarea, softwarea eta lainoko zerbitzuak), gai izango den Mayday zerbitzua eskaintzeko.

Baina laguntza hori bi noranzkotan doa, dio aldizkariak. “Dei bakoitzarekin, esaten ari zara Amazoni zelan hobetu. Eta Amazonek horixe bera nahi du, gero eta hobea izan zuri saltzerakoan”. http://www.wired.com/gadgetlab/2013/09/kindle-mayday/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago