Teknologia albisteak
1

“¿Has visto el balón?” galderari, zer erantzun

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-22 : 17:03
Euskaratik aktibismora blogean idatzitako post berria. Euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko irtenbideak. Gaurkoan, anekdota labur baino ez dut kontatuko. Euskal Herrian TELP tailerrak bikain zabaldu dituzte EMUNekoek eta haien lanetako bat izan da “Zer egin” txostena lantzea. Bertan hainbat egoera azaltzen dituzte eta haien aurrean jokatzeko proposamenak egiten dituzte.

Izenburuan duzue joan den igandean izan nuen egoera. Parke batean nintzen eta bat-batean ume batzuk etorri ziren. Antza, aurretik bertan izanak ziren eta ahaztutako baloiaz galdetu zidaten, gazteleraz. Beti komentatu dugun moduan, aukera desberdinak nituen. Nola ez, euskaraz egin nien erdaraz ari ziren eta galdetu zidaten ume horiei. “Ez, ez dut ikusi; ez dakit”

Umeek ederki ulertu eta euskaraz erantzun zidaten, berehala alde eginez.

Akabo anekdota.

Oharrak:

  1. Besteak erdaraz galdetu arren, horrek ez du esan nahi euskaraz ulertuko ez duenik
  2. Gaztelaniaz galdetu dionari, eredu on bat ematen diogu (Are gehiago, ume horientzat euskarazko erantzunak zentzu onean harritu zituela uste dut)
  3. Euskarari eusteko zalantzaren aurrean, egoera hartan baliabide gehiago nituen: umeek euskara ulertu eta jakitea ohikoagoa da, zer esanik ez, parke hori EAEko herri batean baldin bazegoen.

Erantzunak

2013-05-22 : 22:59

Aupa!! Gustoko dugu zure bloga eta tarteka marteka jarraitzen dugu!! Hori dela eta artikulutxo txiki bat argitaratu dugu gure atarian: http://www.aldabataria.net/2013/05/22/euskaratik-aktibismora-bloga/

Ea zer iruditzen zaizun. Esango diguzu.

Ondo izan!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago