Teknologia albisteak
3

Joker streaming zerbitzua, euskarazko azpidatziekin

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-29 : 12:20
Interneten sortu den streaming-zerbitzu berri bat da Joker.org: Torrent fitxategietatik zuzeneko streaming-a egiten duen zerbitzua da. Aurkitu torrent jakin bat, bertan itsatsi, eta zure ordenagailuan ikusi ahal izango duzu ikus-entzunezkoa. Azpitituluen aukera ere badu, eta sisteman euskara ageri ez den arren, fitxategia "eskuz igota" oso erraza da euskaratutako filma ikustea. Adibide bat ilustratu dugu artikulu honetan, La Grande Bellezza filmarekin.
Torrent jakin bat Jokerren bidez ikusteko, Magnet esteka lortu behar duzu PirateBay, BTDigg edo halako torrent biltegi edo bilatzaile batean. Esteka hori itsatsi Jokerren, eta filma hasi egingo da.

Film bat euskaraz ikusteko, Azpitituluak.com-en bilatu, eta ea Torrent-en bidez bertsio jakin bat ikusgai dagoen ala ez. Adibidez, La Grande Bellezza filmak euskarazko azpitituluak ditu. Nola ikusi film hori Jokerren?

1. Bilatu PirateBay-n La Grande Bellezza, seed edo konexio-aukera gehien dutenak begiratu (SE parametroaren arabera antolatu emaitzak horretarako; errazteko, hemen duzue esteka), filma jarraian ikusi ahal izateko hobeto izango baita horrela.



2. Konparatu bertsio horien izenak, Azpitituluak.com-en film horren fitxan ageri diren bertsio izenekin.



3. Zerrenda bietan lehena dagoen izen horrek, La.Grande.Bellezza.[The.Great.Beauty].2013.DVDRip.XviD.AC3.HORiZ, balioko digu, ze azpitituluak baditugu bertsio horretarako. Ba jaitsi azpititulu horiek zure ordenagailura, eta prest eduki zehazten den fitxategia, kasu honetan LaGrandeBellezza-zangutano-eu.srt izenekoa.

4. PirateBay-n, aukeratutako bertsioaren Magnet esteka kopiatu: imanaren ikonoaren gainean jarrita sagua, eskumako botoiarekin lor dezkaegu hori.



5. Itsatsi esteka Joker.org-eko bilaketa leihoan.



6. Filma hasiko da berehala. Azpitituluak orain gehitu behar ditugu. Ikuskatze leihoaren "globoaren ikonoan" klikatu, eta zenbait azpititulu aukera agertzen dira. Euskara ez dago horien artean, baina Upload your own subtitle aukeraren bidez, zure ordenagailutik igo dezakezu lehen esan dugun .srt fitxategia.



7. Listo, euskarazko azpitituluak hor dira, irudi nagusian itsatsi dugu pasarte bat. Letra handitu daiteke, hala nahi baduzu.

Erantzunak

2014-10-31 : 11:04

Eskerrik asko informazioarengatik, oso interesgarria!

Nik normalean Xbox Media Center edo XBMC bidez ikusten ditut filmak android gailu batetan torrent/streaming sistemaren bidez xbmctorrent plugina erabilita (pluginak berak opensubtitles bezalako lekuetatik azpidatziak deskargatu eta ikusaraztea ahalbidetzen du).

Badakizue posiblea den Joker bidez edo bestela azpitituluak.com-eko azpidatziak integratzea? Bonbazo bat litzateke!

besarkada bat

2014-10-31 : 16:53

Bueno, Azpitituluak.com-eko APIa garatzeko... lagun batek badu i+g proiektu bat horretarako: bereziki Popcorn du hark buruan, baina jakinaraziko diogu XBMC kontu hau ere. Dena dela, gure inbertsio aurrekontuetan milioi gutxi geratzen dira eta, tira, ikusiko dugu noizko.

Streaming bidez ikusteko, bestalde, Jokerrek funtzionatzen du Androidetan, irakurri dugunez, baina ez dakit azpidatziena nola ikusiko den bertan (jaitsi egin beharko zenituzke azpitituluak tabletara ekin aurretik).

Bestalde, Jokerren sortzaileari iradoki diogu (twitter bidez), ondo legokeela URL bidez film jakin bat martxan jartzeko aukera, azpititulu bertsio bat ere norberak aukeratuz. Honelaxe, gutxi gora-behera:

Horrekin, aukera genuke streaming-eko estekak zuzenean jarri ahal izateko, gure webgunetik, edo beste edozein webgunetik. Klik egin, eta euskaraz ikusten hasi film bat; horrela funtzionatuko luke. Tira, oraingoz ez diote kasurik egin gure txioari.

2014-10-31 : 17:52

Tira, ez dugu esperantza galduko ;)

Edozelan ere, aukera ederra dagoen bezala ere Joker + Azpitituluak.com

Hamaika ikusiko ditugu oraindik!

Erantzun

Sartu