Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Hasi da matxinada PPren kontra" (Same vibes?)

Sustatu
2026-10-09 09:12

2004an jarrita begiak Sustaturen 25 urteen artxiboan, orduko gertarera inportante bat: Martxoaren 11ko Madrilgo atentatuak. Martxo hartako artxiboan egun horretatik aurrera harekin lotutako izenburu asko ditugu, baina asteburuan izan behar ziren Espainiako hauteskunde orokorren bezperako artikulu honetan egin dezakezue klik nahi baduzue: "Hasi da matxinada PPren kontra". Azken bi asteetan Madrilen eta Espainiako politikan gertatu direnekin, hauteskunde orokor batzuen bezpetatan berriro, eta Maricarmen Abascalen heriotzarekin... meme-esaldi horretara jotzea otu zaigu: 'Same vibes?"

2001ekoa laburbilduz:

  • Ia 200 hildako Madrilgo aldirietako trenetan, langilez beteak goizeko bidaietan.
  • Espainiako PPren gobernuaren mezu berehalakoa: ETA izan da.
  • ETA barik, Irakeko gerraren partehartzeagatiko mendekuz ari ziren islamistak izan ziren,
  • ETAren gezur eta hipotesitik, islamisten egitatera ostegunetik larunbatera zabaldu zen ezinegona, eta hauteskundeen egunean, inkesta guztien kontra, PSOE gailendu zen PPren gainetik.
  • Konspirazioaren teoria: Eskuin erradikalaren argudioa harrezkero: esku beltza egon zela hartan, islamisten gainetik edo atzetik, ezkerra, edo PSOE, edo ETA edo hori guztia izan zela benetako erruduna.

2026an bizi izan duguna:

  • Etxebizitzaren garestitzearen krisi gero eta larriagoan, kaleratze latz bat bereziki, Maricarmen Abascal 87 urtekoa egotzi zuten indarrez Madrilgo bere etxetik irailaren 23an.
  • Presioa kalean (akanpatzeak Madrilen eta beste toki batzuetan), eta Gobernuko indarrek etxebizitza eta alokairuen gaian lege dekretuak prestatu zituzten, negoziatuta, eta Espainiako Kongresura eraman zituzten.
  • Urriaren 2an, gaur 8, bozkatu zen Kongresuan, eta atzera bota zituzten, nahiz eta dekretu batek Junts per Catalunyaren aldez aurreko onespena zuen. Junts, azkenean, Vox eta PPrekin batera izan zen dekretuen kontrako ezezko erabakigarriaren kulpantea.
  • Urriaren 5, astelehena: hauteskundeak deitu ditu Pedro Sanchez PSOEko gobernuburuak. Azaroaren 27an izango dira.
  • Urriak 7, asteazkena: Maricarmen hil da ospitalean. Etxean pattal zegoen, baina zaindua; atera zutenetik ospitalean izan da eta gainbehera azkar batean joan da. Kalearen eta iritziaren beste goritze bat.
  • Konspirazioaren teoria: Goiko irudian Javier Negre delako komunikatzaile-probokatzaile faxistak botatakoa, 2004 eta 2026 lotzen. Orduan atentatuak antolatu zituzten bezala, orain Maricarmenekin egin dutela. Ezker espainiarrak hil duela iradokiz. Beste faxista espainiar batzuek ere iradoki dute hau: Hermann Tertsch eta Vito Quilesek adibidez.

Same vibes? galdetzen dugu beraz. Meme horrek, "bibrazio berdinak" esanahiarekin, zera adierazten du, bi egoeren artean egon daitekeen paralelismo ez beharbada zuzen-zuzena, baina bai nolabait igarri daitekeena.

Oraingoz erantzunik gabe utziko dugu. Bibrazio berdinketa gertatzeko, hauteskundeen pronostikoan ere aldaketa gertatu beharko zen. Inkesta guztiak ultraeskuinaren (PP + Vox) gehiengoa aurrikusten dute, baina Maricarmenen kasua bilakatzen bada 2004an Irakeko gerra bezala, bozketa garaian pizgarri erabakigarria, agian ez du ultraeskuinak irabaziko.

Desberdintasun bat badago, gure aburuz: orduan 4 egunetan izan zen guztia. Orain ia bi hilabete geratzen dira, eta luze gerta daiteke hori zentzu batean edo bestean. Azaroaren 29an dira hauteskundeak Espainian, eta 30ean komentatuko dugu hau berriro Sustatun.

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu