Teknologia albisteak
1

Planeta salbatzeko, neurri pertsonalak ez dira konponbidea izango, baina... (proposamen klimariano neurrizko bat)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-02 : 09:12

Politika globalaren gorabeherek (G7 biltzarra Biarritzen) eta hondamendiek (Amazoniako suteak) berriro jarri gaituzte beroketa globalaren efektuen aurrean. Fenomenoa ukatzea zaila da, baina geldiaraztea? Erantzukizun eta neurri pertsonalekin ezer gutxi egiten dela entzuten da, erakunde handien indar kutsatzailea askoz handiagoa denean. Eta, hala ere, zerbait egin daiteke.

Greta Thunberg itsasontziz doa Amerikara, ez hegazkinetan fuelik gastatzeko. Beste askok elikadura ohitura begano eta barazkijaleak motibo politiko-ekologikoengatik sutsuki defenditzen dituzte. Baina hori egiten dutenek kritikak jasotzen dituzte, zeren, jakina, gauza bat edo bestea kontsumituko dute neurri batean kaltegarria dena... Beste termino berri bat ere zabaltzen ari da, klimarianoa izatea elikadura, klima aldaketari kontzienteki kalterik ez egiteko kriterioen arabera kontsumitzea (gaztelaniaz climariano terminoa ikusi izan da, climatarian ingelesez, euskaraz?)

Nolanahi ere, aszeta puru-purua izateko betebeharrik gabe, badago nolabait norberaren "kaltegarritasuna" jaisteko modurik? erabat ez bada, bai behintzat neurrian, eta akaso progresiboki? ba bai.

Lehenengo eta behin, beldurra pasatu. Ikusi Richard Attenborough zientzia dibulgatzailearen azken dokumentala. Garai batean natura zein polita zen ikusi eta bihotza alaitzeko ziren; eta egun, natura ederra hori nola suntsitzen dugun ikusten sufritzeko dira, neurri batean. Baina ikustekoak dira.

  • Our Planet Netflix plataforman dago, 8 ataleko telesail dokumentala da.
  • Climate Change: The Facts bakarrik BBCren plataformetan dago, ordubeteko atal konpaktoago bat da, baina BitTorrent.en aurki daiteke (Our Planet ere bai)

Bigarren dokumental horretatik, berriz, zientzialari batek laburki planteatzen dituenak iruditu zaizkigu aholku praktikoak. Bizitza osoa aldatu barik, funtsezko puntu batzuetan gutxienez pixkanaka eragitea proposatzen dute, honelaxe:

  • Etxearen insolazioa, energia gastuan aurreratzeko neguan (Erresuma Batura begira egindako gomendioa da, gure latitudean ere balioko duena).
  • Erosketa fisiko gutxiago, ahal bada erosten dugunaren jatorrian, kalitate eta sortze-gastu energetikoan arreta jarriz, eta batez ere, luzarorako balioko digun esperantzarekin.

Elikadurari buruz, beste hiru aholku oinarrizko:

  • Erositakoa jan. Elikadura produkzioaren kantitate handi bat zuzenean zakarretata botatzen dugu. Alferreko produkzioa sustatzen dugu ohitura horrekin, eta desorekak eragin.
  • Zero kilometroko elikadura inportantea da, baina bereziki airez garraiatutakoa ebitatzea. Ontzi handien kutsaduraz asko hitz egin izan da, baina urrutiko elikagaia izanda, ontziz badator, askoz kalte txikiagoa egiten du hegazkinez badator baino.
  • Haragi kontsumoa gutxitu, bereziki behikia eta ardikia. Txerriki eta oilaskoa ez omen dira hain-hain okerrak.

Aholku hauek Erresuma Batuko biztanle tipikoaren 13 tonako C02 igorpenak txikitzeari begira emanda daude. Kutsadura hori ze jarduerekin egiten diren, goiko irudian duzue. Kontraste egiteagatik, c02 igorpen globalen banaketa, berriz, hauxe da:

Aholku eta irudiak, gorago aipaturiko Climate Change: The Facts dokumentalekoak dira.

Artikulu hasierako premisari ez diogu erantzun, noski: neurri pertsonalak ez dira konponbidea izango, mundua ez da era horretan aldatzen, baina... klimariano absolutu eta zorrotzak izan barik, neurri batean izan gaitezke klimariano.

Erantzunak

2019-09-05 : 14:30

Oso artikulu interesgarria! Honen bueltan bi iruzkin:

Erositakoa jan: duela bi urte Eduardo Angulo biologoak azaldu zuen zenbat janari botatzen dugun zaborrera eta zenbakiak beldurtzekoak dira: https://culturacientifica.com/2017/10/29/la-comida-la-basura/. Europar Batasunean 500 milioi pertsona gara eta batez beste bakoitzak urtero 123 kg botatzen dugu zaborrera. Hau da hartzen dugun janariaren %16 botatzen dugu.
Kontuan izanda zaborrera botatzen dugun elikagai horien ekoizpenean eta banaketan berotze globalean eragina duten gasen isuria gertatzen dela, kontua ez da nolanahikoa.

Elikadura ohiturak aldatu eta are gehiago: hainbatetan irakurri dugu elikadura ohiturak aldatu behar ditugula gasen isurketa gutxitzeko. Sasoian saikoa kontsumitu, hurbileko produkzioa erosi eta haragi kontsumoaren kopurua gutxitzea. Hala ere, adituen ustez badira ere kontuan hartu beharreko beste kontu batzuk: elikagaien ekoizpenean nutrienteak eta ura bera eskualde bakoitzaren arabera erabiltzea eta elikadura sistemaren kate osoan aldaketak egitea (biltegiratzean, garraioan, etiketatzean edota elikagaien ontziratzean). https://zientziakaiera.eus/2018/11/07/gasen-isurketa-gutxitzea-ez-da-nahikoa-elikadura-aldatu-beharra-dago/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago