Teknologia albisteak

Uxune Martinez

Erabiltzailearen aurpegia

Zabalkunde zientifikorako arduraduna Euskampus Fundazioan. Produkzio zientifikoa da nire laneko tresna. http://zientziakaiera.eus aterpea. @zientzia_k @Zientzia @CCCientifica @cienciaclip @MapIgnorance -ren bueltan ibilian nabil. Tikis mikis samarra. Lagunek Ux deitzen naute, alabek ama, aitak eta amak ume.

Erabiltzailearen jarduna

Paul Myers biologoa Ikergazte kongresuan

2015-04-23 : 09:58

2006. urtean Technorati blog bilatzaileak 46,7 milioi blog indexatu zituen.

Zerrenda aztertuz, Nature aldizkariak hobeto kokatuta zeuden bost zientzia-blogen zerrenda argitaratu zuen: http://www.nature.com/nature/journal/v442/n7098/full/442009a.html eta
Paul Myers biologoaren Pharyngula bloga http://scienceblogs.com/pharyngula izendatu zuen lehena.

Zientzialari estatubatuarraren lana ezagutzeko aukera izango dugu maiatzean, Ikergazte kongresuan http://www.ueu.eus/ikergazte/hitzaldi-orokorrak/

Gerra Zibilaren aurretik Medikuntza, Farmazia edota Odontologia ikasi zuten emakume euskaldunak izan...

2015-03-21 : 13:45

Gerra Zibilaren aurretik Medikuntza, Farmazia edota Odontologia ikasi zuten emakume euskaldunak izan ditugu baina gutxi dakigu haietaz. Lanbroak estali duen historia: Emakumeak osasungintzan, Gerra Zibilaren aurretik http://zientziakaiera.eus/2015/03/20/emakumeak-osasungintzan-gerra-zibilaren-aurretik/

Zergatik gara ergelak gizakiak? Nola liteke espezie batek bere burua suntsitzen duten ekintzak aurre...

2014-07-02 : 17:30

Zergatik gara ergelak gizakiak? Nola liteke espezie batek bere burua suntsitzen duten ekintzak aurrera eramatea? Azal al daiteke hori zentzuzko argudioren batekin? Zalantzarik gabe, bai.
Josu Lopez-Gazpio ikertzaile gazteak Carlo Maria Cipolla ekonomia-historialariak 1988an argitaratu zuen lana aintzat hartuta "ergelkeriaren oinarrizko legeak", balizko azalpen zientifiko bat ematen digu.

http://zientziakaiera.com/2014/07/01/ergelkeriaren-balizko-azalpen-zientifiko-bat/

Nola sortu museo bat etxean? Sutara edo txatartegira bidali behar ziren tresnak eta gauzak gordetzen...

2014-05-14 : 10:54

Nola sortu museo bat etxean? Sutara edo txatartegira bidali behar ziren tresnak eta gauzak gordetzen hasi zen Enrique Mugarza mallabitarra. Egun, museo bat du etxean. Mallabiko Trabaku Beheko tabernako garajean.
Bertara doanari gogoz erakusten dio bildutakoa. Anboton astekarian kontatu zigun.
http://anboto.org/mallabia/1397124776009

Euskadi Irratiko Faktorian azaldu zuen ere "lehen zein lan egiten zen ezagutzeko museoa da nirea".

Botatzeko tresneriaz osatutako museoa.

Agian ez da interesgarria ume neandertalen behar metabolikoak ezagutzea. Zertarako jakin zenbat kilo...

2014-02-17 : 11:52

Agian ez da interesgarria ume neandertalen behar metabolikoak ezagutzea. Zertarako jakin zenbat kilokaloria behar zuten egunean? Idoia Goikoetxeak giza eboluzioa aztertzen du, Atapuercan lau urte eman ditu eta bere lanak ume neandertalen adaptazioa nolakoa izan zen jakitea du helburu. Eboluzioaren azterketak, nondik gatozen ezagutzen laguntzen du eta, hori jakitea interesgarria da, ezta?
Idoiak argi, erraz eta modu interesgarrian azaltzen digu bere lana.

http://blogak.com/lemniskata/idoia-goikoetxea-taldekidea-etb-ko-teknopolis-programan

3

1963ko ekainean Berrizen Mary elefantea Antzua idien kontra aritu zen desafioan. Eduardo Urzelaik an...

2014-01-29 : 11:13

1963ko ekainean Berrizen Mary elefantea Antzua idien kontra aritu zen desafioan. Eduardo Urzelaik antolatu zuen desafioa. Asteburuan Anboto astekariaren bidez izan nuen honen berri.

"Apustua" ipuina idatzi du Fernando Torrecillak gertakari honen inguruan eta astekarian elkarrizketatu zuten. Bertan, aipatzen zuen NODOak ere jaso zuela zirkuko elefantea eta idien arteko norgehiagoka. Jakin-minak bultzatuta hor dago bideoa.

Ez zaizkit honako probak gustatzen baina gertakari kuriosoa da eta... idiek irabazi zuten.

Paco Etxeberria, auzitegi medikua. Atipikoa den mediku argia. Telebistan ikusi ditugun kasu mediatik...

2014-01-09 : 11:16

Paco Etxeberria, auzitegi medikua. Atipikoa den mediku argia. Telebistan ikusi ditugun kasu mediatikoetan parte hartzeagatik ezaguna da eta Aranzadirekin oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lanarengatik. Honela definitzen du bere burua "Atipikoa den mediku bat naiz ni. Nahiko atipikoa, esango nuke. Nire alorrean, medikuntzan, honela kontsideratu izan zait, behintzat".

Baina oso gizon argia da eta argi hitz egiten du unibertsitateari buruz, curriculumen balorazio sistemei buruz eta bertako egoeraz.

http://ttiki.com/59306

Gizonezkoekin batera emakumeak plazetan dantzari, San Migeleko jaietan.

2013-10-05 : 11:05

Irailaren erdialdean Elbeteko jaietan, Baztanen, emakumeak mutil dantzetan parte hartzen ahalegindu zirenean, txistuak eta irainak jaso zituzten. Baina badira ere normalizatzen doazen emanaldiak. Iurretan San Migel egunean neskek lehen aldiz dantzatu dute aurten. Egun honetan dantzariak izaten dira festaren protagonista nagusiak baina orain arte, mutilek bakarrik parte hartzen zuten kalejiran eta dantza emanaldian. Aurten neskak ere batu zaizkie mutilei normaltasun osoz eta dantza saioa eman dute.


Euskarazko liburu eta disko berrien aurkezpenez bete da jada Ahotsenea. Izena emateko epea zabaldu e...

2013-09-26 : 15:59

Euskarazko liburu eta disko berrien aurkezpenez bete da jada Ahotsenea. Izena emateko epea zabaldu eta 48 ordu beranduago egitaraua osatua zegoen.

Abenduaren 5etik 8ra, 2013ko Ahotseneari esker, ordu erdiro liburu eta disko berriak ezagutzeko aukera izango dugu zuzenean: http://www.ahotsenea.net/blog/?p=731

Miren Artetxe Sarasola bertsolariak eta Euskal Filologian Lizentziatuak irabazi du Mintzola - Mikel ...

2013-09-24 : 15:59

Miren Artetxe Sarasola bertsolariak eta Euskal Filologian Lizentziatuak irabazi du Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka: http://www.mintzola.com/albisteak/esleitu-da-mintzola-mikel-laboa-ikerketa-beka
"Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" ikerketa lana burutuko du, hiru urteko ikerketa kontratu baten bidez.

Aurrekoak ››