Teknologia albisteak
1

Itzulpen automatikoak generoa asmatu behar duenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-04 : 10:59

Twitterren zabaldu dute zenbait euskaldunek turkiar batek Google Translate-ko itzulpen automatikoaren egindako ariketa. Nola turkierak ez duen genero gramatikalik (euskarak bezala!), zein sexurekin itzuliko zituen 'erizain' edo 'sendagile' bezalako terminoak, hitz hauek jeneroa daramaten hizkuntzetara?


Espero bezala, estereotipo sexista batzuk nabariak dira. Kasuistikaren ondorioa, seguruenik, horri begiratzen baitio Google Translateren itzulpen automatikoak. Turkierazo injineru edo sendagile neutroak, gizonezkoak dira ingelesez; eta sukaldari eta erizaina, berriz, emakumezkoak.



Baina noski, turkierarekin egin den bezala, euskararekin ere egin daitekeela pentsatu, eta aproba bat egin du batek baino gehiagok (bat pribatua bidali genion Josu Lezametari, euskara eta gaztelania alderatuz), eta beste bat egin zuen Ines Garmendiak euskara eta ingelesa alderatuz.

Turkieraren kasuan, izenorde bat erabiliz egin dute ariketa 'o' delakoak ez baitu generorik. Euskaraz ere ez dugu genero pronominalik, baina hala ere, 'bera' ere idatzi beharrik ez dago gehienetan.

Emaitzetan ikus dezakegu, ordainak ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez ikusi ditugularik, estereotipo batzuk errepikatzen direla. Turkierarekin alderatuta, desberdintasunak ere badaude, eta lehenbizikoa da ageriena: sukaldaria gizonezkoa da euskaraz, Google Translateren arabera (ez gaitu harritzen, star system gastronomiko lokala ezagututa).



Gainerakoan, itzulpenek agerian jartzen dute, emakumezko rolak gutxi direla: badirudi defektuz hobetsitako generoa gizonezkoarena dela. Ikus-ezinetasuna da, nolabait, arazo. Euskarazko termino bat sartuta ere, bertsolari, defektuz gizonezkoa dugu hori frantsesez eta gaztelaniaz.



Hala ere, salbuespentxo batzuk badaude... Euskaraz sartu ditugu bihurrikeria batzuetan, maitalea emakumezkoa da, nonbait eta, gaztelaniaz, 'berak maite du' irten zaigu 'ella la ama / she loves her a lot', badirudi bi izenorde femenino daudela hor (hara bitxikeria!), 'berak ez du maite' ordea, da 'él no ama', ezer maite ez duen gizon bakartia dirudi...

Bestalde, Ines Garmendiak egindako probetako batzuetan, ingelesez, esaldi bertsua euskaraz bi generoekin ageri da ingelesez:

Alferra da oso > Lazy man.
Bera nagia da > She's lazy.

Erantzunak

2017-12-04 : 11:29

Kontutan izan behar da Googlen itzulpen sistema nagusiki estatistikoa dela. Hau da, aurrez egindako beste milaka itzulpen hartzen dira oinarri.

Guri dagokigu etorkizuneko itzulpen datubase horri buelta ematea beraz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago