Jaurlaritzak eta Canal+-ek sinatutako akordio bati esker esker, Canal+-ek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskainiko ditu bere estreinaldi gehienak (euskaraz eta gaztelaniaz sortutako lanak izan ezik beste guztiak azpititulatuko dira). Honela, ikusleak puntako telesailak eta filmak kontsumitzeko aukera berri bat izango du hemendik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, emandako pausu hau oso garrantzitsua da euskararen normalizazioari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzak Canal+-ekin sinatutako akordioa 2014ko abenduaren eta 2016ko abenduaren artean garatuko da. Urtero, gutxienez 100 filmi jarriko zaizkie azpitituluak (gutxienez 100 film 2015ean eta beste horrenbeste 2016ean), eta hauei 2014an azpitituluak jarriko zaizkien 47 film gehitu behar zaizkie. 2014ean 2 telesaili jarriko zaizkie azpitituluak eta 2015ean eta 2016ean, berriz, gutxienez 11 telesail azpititulatuko dira. Urtero 11 gutxienez, alegia.
Lortutako akordio garrantzitsu honi esker, ikusleak Canal+-ek eskaintzen dituen mundu mailako telebistako estreinaldi garrantzitsuenetako asko (bai filmak eta baita telesailak ere) jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ikusi ahal izango ditu. Honela, beste aurrerapauso garrantzitsu bat ematen da euskararen normalizazioari dagokionez. Hauek dira azpititulatuko diren zenbait film eta telesailen izenak:
2014: (ikus eranskina, beherago, 2014an euskaratuko diren filmen zerrendarekin)
- Zine estreinaldiak: “Gravity” (irudia film horretakoa da), “Blue Jasmine”, “Prisoners”, “August”, “American Hustle”, “La Grande Bellezza”, “Monsters University” eta “Turbo”.
- Telesailak: “The Newsroom” (hirugarren denboraldia) y “The Blacklist” (bigarren denboraldia)
2015etik aurrera:
- Zinema estreinaldiak: “Interstellar”, “Silence”, “How to Train Your Dragon 2”, “Dawn of the Planet of the Apes”, “Lucy”, “Xmen: Days of the Future Past”, “Exodus: gods and kings”, “Noé”, “300: Rise of an Empire”, “Edge of Tomorrow” edo “Godzilla”.
- Telesailak: “House of cards” (3. denboraldia), “Girls” (4. denboraldia), “Looking” (2. denboraldia), “Mad Men” (7. denboraldia), “Game of Thrones” (5. denboraldia), “Orange Is the New Black” (3. denboraldia), “The Blacklist “(2. denboraldia), “Masters of Sex” (3. denboraldia), “Ray Donovan” (3. denboraldia), “The Knick” (2. denboraldia), “Leftlovers” (2. denboraldia), “True Detective” (2. denboraldia) y “Silicon Valley” (2. denboraldia).
Akordio honi esker, Estatu mailako euskal hiztunengana ere iritsi nahi da. Hau da, unibertsoa Estatu mailako euskal hiztunak izango lirateke. Euskadin, 54.571 etxek daukate izena emanda Canal+-en (ekainaren 30eko datuen arabera) eta Nafarroan 20.029ik. Etxe hauetako bakoitzeko ia 3 lagunek (2,95) ikusten dute Canal+. Beraz, esan daiteke, Euskadin bakarrik, 160.000 lagunek baino gehiagok ikusten dutela kate pribatu hau. Ikusle hauei, gainera, EAE-n Canal+1 katea eskaintzen duten beste operadoreen (Telefónica edo Euskaltel) bezeroak gehitu beharko litzaizkieke. Euskaltelen abonatuen bidez, EAE-n 130.000 etxerengana iristen da Canal+.
Datu ekonomikoak
- Eusko Jaurlaritzaren eta Canal+-en artean sinatutako akordioaren aurrekontu osoa 369.332,26 eurokoa da.
- Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak 191.250 euro jarriko ditu. 21.250 euro 2014ean; 85.000 euro 2015ean; 85.000 euro 2016ean.
- Gainontzekoa Canal+-ek jarriko du.
Aipatzekoa da Canal+ ez duela azpititulu hauen jabetza. Kate pribatuak azpititulu hauek sortzeko beharrezkoak diren medioak jartzen ditu eta hauek ustiatzeko urtebeteko eskubidea dauka. Urtebete hau pasata, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira azpititulu hauek.
Akordio honi esker, entzumen-ezgaitasuna duten ikusleek ere film eta telesail hauek euskaraz kontsumitu ahali zango dituzte.
Akordioa aurkezten
Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Alex Martínez Roig-ek, Canal+-eko Edukien Zuzendari Orokorrak, Eusko Jaurlaritzak kate pribatuarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren berri eman zuten astelehenez Donostian.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriarte andreak goizean esan zuen: “Gaurkoa berri pozgarria da bai euskararentzako eta baita euskal herritarrentzako ere, zalantza gabe. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko beste pauso bat eman dugu Canal+-en eta Eusko Jaurlaritzaren artean eta hau oso da ospatzekoa”.
“Kultur kontsumoari dagokionez, honako helburu hau jasotzen da Euskararen Agenda Estrategikoan: Kultura euskaraz kontsumitzea sustatzea, batetik euskarazko sorkuntza bultzatuz eta, bestetik, erdarazko produktuak itzuli eta lokalizatuz. Horretarako hainbat aldagai kontuan izan eta guztien arteko oreka aurkitzen saiatzea: kalitatea, aberastasuna, dibertsitatea, hartzaile potentzialen kopurua eta nolakotasuna, besteak beste."
"Hori lortzeko, beste ekintza batzuen artean, honako hau bideratzeko proposamena egiten da Agendan bertan: “Atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako puntako eta kalitatezko zinea telebistan euskaraz azpititulaturik ikusteko aukera garatzea”.
Euskararen Agenda Estrategikoan proposatzen den ekintza honekin bat dator Canal Plus katea eta, hau dela eta, euskarazko edukiak gehituko ditu bere programazioan”, azaldu zuen sailburuak.
Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aipatu zuen: “Zalantzarik gabe ona da gaurko albistea: oso ona da euskararentzako, euskara erabiltzeko eta euskaraz gozatzeko aukera berri bat eskaintzea dakarrelako”.
Eta gehitu zuen: “Gertakari honek mezu pisuzko ugari gordetzen ditu, eta horietako batzuek azpimarratuko ditut.
- “Euskara erabiltzeko eta euskaraz disfrutatzeko aukera berria sortu da”. Euskararen erabilera sustatzea, areagotzea eta normalizatzea da Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren helburu nagusia. Gehiagotan esandakoa gaur ere azpimarratuko dut: “erabili, erabili eta erabili”, hori da euskararen alde egin dezakegun gauzarik eraginkorrena
- “Euskarazko eduki erakargarriak behar ditugu ikt-etan”. Ez dago sekreturik: bizirauten duten hizkuntzak dira komunikatzeko, ikasteko, gozatzeko eta entretenitzeko erabiltzen direnak, hiztunen ezpainetan eta begietan presente daudenak.
- “Fikziozko ikus-entzunezkoetan aurrerapauso garrantzitsua eta erreala (ez fikziozkoa) emango du euskarak, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki”. Canal Plus ikus-entzunezko edukien zabalkundean erreferentzia nagusietarikoa da, ezbairik gabe. Euskarak, Canal Plusen eskutik, leku propioa irabaziko du fikziozko ikus-entzunezkoen esparruan.
- “Hizkuntza aniztasuna sustatzen dugu euskaratik ere, eta agerian jartzen da euskara makulu baliosoa dela munduko beste hainbat hizkuntzatan sortutakoa bere horretan, jatorrizkoa errespetatuz, eskuratzeko. Abantaila dela euskara, ez baliogabea, are gutxiago ezertarako traba”.
- “Eredugarria da eta aitormena merezi du Canal Plusek, hedabide estatala izanik, duela hilabete batzuk katalanari eta gaurtik aurrera euskarari lekua egiteagatik hain kontsumo handia duten eta erreferentziazkoak diren fikziozko edukietan. Eredugarria da, zinez; baina agerian jartzen ditu beste gabezia batzuk, adibidez, oso nabarmen, titularitate publikoko estatu mailako hedabideen hizkuntza politikaren gabezia”. Eman duen pausuarekin Canal Plusek agerian jarri du euskara ere lagungarri dela, ez dela oztopo, ikus-entzunezkoen munduan komertzialki aurrera egiteko, eta horrek euskararen ospea (edo prestigioa) sendotzen du. Eskertu behar dugu Canal Plusen erabakia. Eta bereziki eskertu bera izan delako lehenengo hedabide estatala gaztelania ez den beste hizkuntza bati normaltasun osoz honelako lekua egin diona”, bukatu du.
Bukatzeko, Canal+-eko Edukien Zuzendari Orokorra den Alex Martínez Roig-ek esan zuen “oso pozik” dagoela lortutako akordioarekin.
Eranskina: 2014an euskaratuko diren filmak
47 Ronin (2013)
About Time
American Hustle
Anchorman: The Legend Continues
August Osage County
Baggage Claim
Blue Jasmine
Captain America: The Winter Soldier
Dallas Buyers Club
Enough Said
Frances Ha
Gravity
Grudge Match
Her
In a World
Inside Llewyn Davis
La Grande Bellezza
La Venus a la fourrure
Labor Day
Last Vegas
Mandela: Long walk to freedom
Monsters University
Muppets Most Wanted
Nebraska
Non-Stop
Oldboy
Philomena
Prisoners
Prosecuting Casey Anthony
Robocop 2014
Savig Mr. Banks
Snowpiercer
The Amazing Spider-Man 2
The Bling Ring
The book thief
The Company You Keep
The counselor
The Heat
The Lego Movie
The Secret Life of Walter Mitty
The To-Do List
The Wind Rises
The Wolf of Wall Street
The World's End
Three Days To Kill
Turbo
Veronica Mars
Jatorrizkoa,
PDF dokumentua, Kulturklik-en. Irudia:
Irekia.
Ze ona!