Teknologia albisteak

'Itsasoari begira' dokumentala maiatzaren 7an Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-04 : 13:02

Itsasoari begira dokumentalak Itxaso, gabezia neurologikoa duen neskatilaren gorabeherak azaltzen ditu; Itxasoren egoera, askorentzat ezezaguna den arren, Euskal herriko familia ugarik gertutik bizi dute.

Elgoibarko Herriko Antzokian estreinatuko dute, maiatzaren 7an, 20:30ean. Sarrera doan izango da.

Itsasoari begira mundu txiki erraldoi horretara zuzendutako begirada da, eta era positibo eta  gozoan haur horien berri ematen du. Maierrek, Itsasoren amak dioen bezala:

  “Ezin diogu tristurari  gure etxean sartzen utzi”.

Promoa ikusteko, sakatu hemen

 

Erantzun

Sartu