Prest da dagoeneko EHUk urtero antolatzen duen Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia ikerketa-masterra, eta izena emateko epea irekita dago oraindik.
Masterra osatzeko, ikasleak 60 kreditu egin behar ditu, urtebetean edo bi urtean: 45 ikastaroen bidez eta 15 master ikerlanaren bidez.
Ikastaroen bidezko 45 kredituak bost adarretan daude banatuta:
Ikasleak bi adar osorik hartu behar ditu (osorik garatzeak 15 kreditu egitea esan nahi du) eta beste 15 kredituak beste adarretatik hautatu behar ditu. Adar bakoitzaren egitura antzekoa da: lehen lauhilabetean (urria-abendua) oinarrizko ikastaro bi ematen dira, 4,5na kreditukoa; bigarren lauhilabetean (otsail-martxoa), berriz, ikastaro aurreratu bat eta mintegi berezi bat, 3na kreditukoak, egiten dira. Apiriletik aurrera, ikerketa gidatuaren aldia hasten da, master tesia osatzeko helburuarekin.
Irakasleen artean, ospe handiko EHUko ikertzaileak aurki daitezke (Iñaki Aldekoa, Iñaki Camino, Itziar Idiazabal, Joseba Lakarra, Mari Jose Olaziregi, Koldo Zuazo), baina baita EHUtik kanpokoak ere (Andoni Barreña, Universidad de Salamanca).
Informazio praktikoari dagokionez, esan dezagun matrikulazioa irailean barrena egingo dela. Master honen eskolak goizez (10:30:13:30) eta arratsaldez (15:00-18:00) izaten dira.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo bedi:
Informazio guztia hemen: http://www.euskalhizkuntzalaritzamasterra.ehu.es/p120-1999/eu
Erantzun
Sartu