Teknologia albisteak

Auzoko Jaia 2017 Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-28 : 09:26

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko AUZOKO JAIA, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

Jaia 11:30ean hasiko den arren, Bergaratik oinez joan nahi dutenek aukera izango dute eta  10:00etan elkartuko dira Bergarako autobus geltokian elkarrekin joateko.

Egitaraua:

  • 11:30 Ongi etorri ekitaldia
  • 12:00 Auzoko dinamikak
  • 12:45 Munduko janarien dastaketa
  • 13:15 Dantza saio partehartzailea

Photocall-a goiz osoa zehar

Auzoko, 2008an Topaguneak eta Uemak gure herrietara etorri berriei egiten genien harreraren inguruko kezkari erantzuteko asmoz sortu zen egitasmoa da eta gaur egun hainbat herritan martxan dago, Antzuola, Palentzia, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, gasteiz, Ibarra eta Donostian.

Egitasmoaren baitan herriz herri jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko egiten ari den lana ikusaraztea da jairen helburu nagusia, parte hartzaileen arteko ezagutza eta motibazioa sustatzearekin batera.

Egitasmoa ezagutu eta parte hartzera animatu nahi baduzu, bertan izango gaituzu! 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago