Teknologia albisteak
4

Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik...

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-03 : 09:54

Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik, ze txarto ematen duten euskaldun gehienen belarrira... #elur edo #euri baino mila bider naturalago emango lukete #elurra edo #euria balira. Mesedez. Benetan, mesedez.

Erantzunak

2015-02-03 : 12:21

Asteburuan kontu berari bueltak ematen egon nintzen. A ze begiko mina, a ze belarriko mina...

2015-02-03 : 12:42

Okerrena da askori begiko mina emanda ere nola @Euskalmet-ek hori erabiltzen duen, haiek ere berdin jarraitzen dutela...

2015-02-04 : 11:15

Gaur @euskalmet ek zabaldu du mezu bat #elurra eta #izotza zekarrena, baina gero itzuli dira #elur eta #izotz erabiltzera. Jendearen txioak irakurtzen dituztela argi dago, bertxio interesgarriak egiten dituztelako beren kontutik, baina eskaera zehatz honi buruz zer pentsatzen duten, kasurik ez oraingoz.

2015-02-08 : 18:24

112 SOS Deiak-en ere hala dabiltza #sute #aholku #izotz eta halakoekin. Baina #trafikoa erabiltzen dute, adibidez, eta deklinatuta denean, ondo: #uretan #mendian... https://twitter.com/112_SOSDeiak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago