Teknologia albisteak

Jon Maiaren “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia, urriaren 23an, Intxaurrondon

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-22 : 11:46

Urriaren 23an, ostegunarekin, 19:00etan, Jon Maiak “Desde Extremadura al Bertsolarismo”hitzaldia emango du Intxaurrondoko Centro Extremeño elkartean. Jonek Extremaduratik etorritako familia erdaldun batean hazi eta punta-puntako bertsolari izaterainoko ibilbideari buruzko bizipenak eta hausnarketak partekatuko ditu bertaratuko direnekin. Horretaz gain, Extremadurako elikagaiak dastatzeko aukera ere izango dugu. Saioa gazteleraz izango da eta “Aniztasunaren hilabetea Intxaurrondon” egitasmoaren barruan kokatuta dago.

Intxaurrondo azken urteetan izugarri hazi den auzoa dugu. Jatorri desberdinetako pertsona askok aurkitu dute etxea bertan, eta horrek erabat eraldatu du auzoa. 1950eko hamarraldian 850 bizilagun izatetik 1975ean 7.100 izatera igaro zen, eta, gaur egun, 16.122 bizilagun ditu auzoak. Bertan bizi direnen 4 biztanletik 1 Euskal Herritik kanpo jaioa da.

Egitasmoak errealitate horren gaineko hausnarketa sustatu nahi du, eta aurrera begirako bideak jorratu. Horretarako, urrian zehar gauzatuko diren 20 ekitaldi inguru antolatu dira, besteak beste, eragile askoren elkarlanari esker osatu den erakusketa.

Azken txanpan sartu bada ere, oraindik badira, hainbat ekitaldi interesgarri, besteak beste:

Urriak 23  Parketarrak. Munduko jolasak. Urtxintxa eta Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzua. Intxaurrondo K.E. 17:00-19:00. euskaraz

23  Desde Extremadura al Bertsolarismo. JON MAIA. + Luntxa. Centro Extremeño. 19:00. gazteleraz

24  Auzoko tailerra. Taller gratuito de euskara comunicativo básico. Intxaurrondo K.E. 17:30-19:00

24  Irlanda kantutan eta istoriotan – Ireland in songs and stories. Barry Manley. + Luntxa. Intxaurrondo K.E. 19:30-20:30. Ingelesez + euskaraz

25  Festa kolonbiarra. Bideo emanaldia + Musika + Afari-merienda kolonbiarra. Letaman Gaztetxea. 18:00etatik aurrera

27  Taller de Galego. Rocio Dourado eta Manu Gomez. Casa Galicia. + Luntxa Intxaurrondo K.E. 19:00. Galegoz + euskaraz

30  Balta txuria, Balta berdea. Urumearen zurrumurrua. Agustin Unzurrunzaga, SOS ARRAZAKERIA. DOKUMENTALA + SOLASALDIA. Intxaurrondo K.E. 19:00. euskaraz.

31  Auzoko tailerra. Taller gratuito de euskara comunicativo básico. Intxaurrondo K.E. 17:30-19:00

31  Izarrak Izaretan. ALDETA MUSIKA TALDEA. + Luntxa. Intxaurrondo K.E. 19:30

Ekitaldi hauek guztiak auzolanean prestatu dira. Plazara Goaz, Intxaurrondoko Euskara Batzordeak sustatuta; Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Donostia Kulturak babestuta; eta Lmousin kartoiak, Emaus, SOS Arrazakeria, Casa de Galicia, Centro Extremeño, BAGERA, Lauaizetara ikastetxea, Intxaurrondo Hegoa ikastetxea, Haurtxoak guraso elkartea, Intxaurrondo ikastola, Hitza, Zulo Zahar elkartea, Intxhaurgunea, IZBE, Gastrokulturala, Urban 13, Gazte Asanblada, Intxaurtze kantariak, Aldeta taldea… eta beste hainbat pertsonek lagunduta.  

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://plazaragoaz.blogariak.net/2014/09/urria-aniztasunaren-hilabetea-intxaurrondon/

http://plastikalauaizeta.blogspot.com.es/2014/10/intxaurrondo-auzoa-aniztasuna-lantzen.html

Erantzun

Sartu