Teknologia albisteak
2

Krisi ekonomikoa: Ekin garai berriari

Erabiltzailearen aurpegia
2012-06-28 : 20:39

Auskalo noiz eta nola aterako garen ditxosozko krisi ekonomiko honetatik. Enpresak isten ari dira, langileak kale gorrian. Eta hala ere optimista naiz. Izan beharko. Itxaropenez begiratzen diot etorkizunari, aukera ederra dugulako lan-mundua hobetzeko, orain arteko klixe et estereotipoak apurtuz. Hain dira aspergarriak enpresariak lapurrak eta langileak alper-zorriak direla dioten kontu zaharrak! Hori bai, eraldaketa honetan paper aktiboa izatea nahitaezko da. Ez egon besteek lana eman zain, heldu erronkari.

Ez dut ekintzaileen gorazarrea egin nahi, orain horren modan dagoen moduan. Baina bai aurrera egin nahi duten pertsona horien apologia. LAnaren zain egon ez eta lana sortzearen alde egiten dutenak, dena-delakoa egiten, auzoan taberna ezberdina irekitzetik nekazaritza ekologikora, punta-puntako ingeniaritzatik pasata.


Eta nago bide horretan funtsezkoa dela orain arteko estereotipoak apurtu eta ohiko enpresari eta langileak elkarlanean jardutea. Dela kooperatiba moduan edota mozkinak eta ardurak banatzen dituen enpresa moduan. Kontua bertan lana egiten duten guztien aldekoa izango den formula bat bilatzea da.


Hau erdiesteko nahietaezkoa iruditzen zait konplexuak gainditzea. Patronalak eta sindikatuek elkarlanean jardun behar dute. Jarri dezatela ohiko erretolikarekin publikoan, nahi badute, batak besteari errua leporatuz, baina sortu ditzatela lan-taldeak pribatuan eta elkarlanari ekin, ausart. Patronalak badaki enpresa kudeaketaz jakin beharrekoa. Eta sindikatuak langileak ditu.


Enpresa, kooperatiba, irabazi-asmorik gabeko elkartea. Deitu nahi duzun moduan. Baina lana emango duten "gauzak" behar ditugu. Eta ez zaizkigu kanpotik etorriko hori ematera; eta etortzen bazaizkigu Eurovegas moduko pagotxak izango dira. Guk geuk egin behar. Eta horrela izanik, egin dezagun era arduratsu batean, guztiontzat positiboa izango den horretan.


Gainerakoan, lehengo lepotik burua. Enpresariak kabroi batzuk eta langileak zorriak, edo alderantziz, nahi duzun moduan. Edo joan zaitez Alemaniara...

Erantzunak

2012-06-29 : 10:54

Guztiz ados! Etorkizuna gure eskuetan dago! Norabide berdinean Julen Iturberen artikulu hau: Crisis… o no en Territorio Jaio

2012-06-30 : 02:56

Lan eredu berriak gainean ditugu! Jendea mugitzen hasi da. Hausnarketa lana aspaldi hasita dago eta ekintzara salto egitea falta zaigu. Hemen adibide pare bat:

http://bakalhau.info/2012/06/20/komunismo-banatua-testuingurua-13/#comment-856 .

http://teketen.com/2012/olatukoop-2-kooperatiba-olatua/ .

Erantzun

Sartu