Teknologia albisteak
1

Hedabide digitalen unea, 14 esalditan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-22 : 08:10
Julio Alonsok iRedes biltzarrean joan den astean Burgosen egin zuen aurkezpena oso interesgarria iruditu zait. Weblogs SL enpresako sortzaile eta burua da Alonso eta 14 puntutan laburtu zuen hedabide digitalen gaur egungo panorama. Bere hitzaldia Youtuben dago, baina euskaratu egin ditut 14 puntu horiek.
Horra Julio Alonsoren 14 puntuak.

  1. Desktop is the new print. Nolabait itzultzekotan: "Ordenagailua da paper berria". Esaldi hau ingelesez utzi zuen Alonsok, baina gainerakoak gaztelaniaz dira. Agian erreferentzia egiten dio beste esaldi famatu bati, "Print is dead", papera hila dagoela. Esan nahi duena da Internet/ordenagailua binomioak paperezko hedabideak astindu dituen bezala, beste halako astindu bat datorrela orain mugikorraren aldetik.
  2. Informazio-kontsumorako unitate basikoaren murrizketa: artikulua da orain, edo esaldi soila (ez jada hedabidea, edo hedabide-ale edo edizioa).
  3. Bustitzen diren irakurleak eta zipriztindutakoak. Audientzia maila handiak daude, jarraitzen zaituztenak, eta zeharka jausten direnak.
  4. Azalaren garrantzia murriztu da. Quartz hedabideak duela urte eta erdi azala hiltzea erabaki zuen. Orain nolabait berreskuratu dute, eta Quartz-eko norbaitek esan omen du beste media/digital biltzar batean, ISOJ-en, "Inbox-a dela azal berria". Hau da, azala osatzen da postontzian edo mugikorrean jasotzen dituzun abisuen bidez (ondo ulertu badut proposamena).
  5. Edukia da errege, baina distribuzioa erregina. Balioa eta irabazkiak banaketa-eredu bat sortzetik dator. Facebook eta Twitter indartsuak dira oso.
  6. Erabiltzailea ez badoa hedabidera, hedabideak iritsi behar du erabiltzailearengana. Facebook-ek egindako mugimendu susmagarri batzuk aipatu ditu puntu honetan.
  7. Lehenak dena eramaten du. Publizitatea kontzentratzen den moduan, ematen du kopuruak pilatzea, lehena izatea, demostratzea jarraitzeaile edo bisita gehien dituzuna inportantea dela, baina Alonsok gomendatzen du ez horretan zentratzea: "Musu asko zenbatzea ez da amodioa neurtzeko modua".
  8. Hedabide berezituak orokortzen, ala hedabide orokorrak berezitzen ari dira? Bietatik doa joera.
  9. Online publizitatean, hedabidea bazara, bolumena ez da zure laguna. Publizitate posizio ugariek ez dute laguntzen... orri aniztasun infinituak diluitzen du balio proposamena.
  10. Zure audientziak badaki display publizitatea blokeatzen. Ez izan gogaikarri publizitatearekin.
  11. Publizitate natiboa, bai, baina zintzoa (esan artikulua ordaindua bada) eta kalitatezkoa (prentsa-oharra ez: benetan informatzeko izan dadila). Zera da publizitate natiboa, nolabait: Blog itxura badu zure hedabideak, artikulu edo post baten itxura duen testu edo pieza ordaindu bat.
  12. Publizitaterik bizitzerik bakarrik, ez dago. Paywall edo ordainketako trabekin eszeptikoa da Alonso, baina bazkidetza ereduak, halanola ElDiario.es-ekoa izan daitezke onak. E-commerce eta ebento antolakuntzaren aukerak ere aipatu zituen diapositiba honekin.
  13. Datu eta teknologiarik gabe, ez zara inor. Neurtzeko zer egiten duzun, adibidez.
  14. Dena aldatzen da egunero.

Hona bideoa, 30 minutu dira:

Erantzunak

2015-04-22 : 14:23

Gaur argitaratu du Alonsok bere blogean biltzarreko bere inpresioen artikulua (eta txio batean puntu hauek euskaratzea ere eskertu dit, bestalde).

http://www.merodeando.com/2015/04/21-hablando-del-futuro-de-los-medios-en-iredes-2015/

Beste bideo hobe bat ere itsatsi du bertan. 14 puntuen goiko bideoa baino lehenago, ordu laurden mintzatu zen Alonso Weblogs SL-ren 10 urteko eboluzioaz. Hauxe duzue, beraz, bideo konpletoa:

https://www.youtube.com/watch?v=0ebLxYh_bBg

Erantzun

Sartu