Lur Denoken errezeta ekologikoen liburuaren aurkezpena burutuko da datorren ostiralean, uztailaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Icaza Colaborando gunean. Horrekin batera, APP berria eta "Saski berezi" ekimen berriaren aurkezpen ekitaldia ere egingo dira. Lur denok NER taldearen barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera da.
AMPOn 50. urteurrena betetzen dugunez, gizarte osoari irekitako idazlan lehiaketa bat jarri dugu martxan. Parte hartzaileek Nola ikusten duzu mundua 50 urte barru? galderari erantzuna eman behar diote.
Goierriko baratzak antolatuta Sukaldaritza Makrobiotiko ikastaroa egingo da Zerainen urriko larunbatetan. Sukaldaritza Makrobiotikoaren oinarriak landuko dira Zerainen urriko larunbatetan. Larunbatero goizeko hamarretatik ordu biak arte izango da ikastaroa.