Teknologia albisteak

AMPO: 50. urteurrena, idazlan lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-02 : 14:01
AMPOn 50. urteurrena betetzen dugunez, gizarte osoari irekitako idazlan lehiaketa bat jarri dugu martxan. Parte hartzaileek Nola ikusten duzu mundua 50 urte barru? galderari erantzuna eman behar diote.
Bost maila egongo dira:
  1. 2003 eta 2004an jaiotakoena,
  2. 2001 eta 2002koena,
  3. 1999 eta 2000koena,
  4. 1997 eta 1998koena eta
  5. 18 urte eta 18 urtez gorakoena.

Lanak euskaraz edo ingelesez egin daitezke. Futura edo Arial tipografian idatzi behar dira, 12 tamainan. Gutxienez orrialde bat eduki behar dute eta gehienez lau.

Originala eta hiru kopia bidali behar dira, kartazal itxi batean. Beste gutun batean, egilearen izena, izenordea, helbidea, telefono zenbakia eta jaiotza data adierazi behar dira. Lanak bidaltzeko posta elektronikoa erabili nahi dutenek, fitxategi batean lana bidali behar dute (lana izenarekin) eta beste batean egilearen datuak (egilea izenarekin).

Testuak ekainaren 14a baino lehen bidali behar dira. Informazio gehiago nahi dutenek, idazlana@ampo.com helbidera idatzi dezakete.

Sariei dagokienez, 1999 eta 2004 bitartean jaiotakoek jolas kutxak jasoko dituzte eta 1997 eta 1998koek tresna teknologiko bat. 18 urtez gorakoen artean hiru sari banatuko dituzte: 1.000 euroko lehen saria, 600 euroko bigarren saria eta Ampoko onenari dagokiona. Azken honek 300 euro jasoko ditu.

Erantzun

Sartu