Teknologia albisteak

Jalgi

Erabiltzailearen jarduna

JALGI jardunaldietako bideoak sarean: Euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa

2016-06-09 : 12:16

Jalgi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi egunetako jardunaldiak antolatu dira Amurrioko Refor enpresaldean "Euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa" izenburupean. Maiatzaren 26an komunikazioa landu zen, eta 27an aldiz transmisioa. Egun bakoitzean 10 ponentzia aurkeztu ziren goizez, lantaldeetan eztabaida ireki eta bazkalostean mahai-inguruei bide eman zitzaien. Hona hemen hitzaldi guztien bideoak ikusgai.