Teknologia albisteak

Euskararen telefonoa, aktibaziorako abagune bikaina

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-20 : 21:27

"Euskararen telefonoak" aktibaziorako ematen dituen aukerez gogoeta bat dugu blogaren sarrera berrian.


https://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2015/01/13/euskararen-telefonoa-aktibaziorako-abagune-bikaina/

Behin baino gehiagotan hemen aipatu dut, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eskaintzen duen tresna: http://www.euskararentelefonoa.com

Besteak beste, kexak jartzeko aukera ematen du, eta, askotan dudan bezala, horrek ondorio onak ekarri izan dizkit. Hau da, euskararen aurkako bazterketa salatze hutsean ez da geratzen, sarritan salatutakoek jarrera aldatu, eta eskubideen urraketa gainditzen dute.

Beste aukera bat litzateke deus ez egitea: geure buruari kexa helaraztea, sutan jartzea, eta aurrera. Baina aktibismoak bestelakoa eskatzen du: erabil dezagun tresna interesgarri hau, eta lorpenak etorriko dira.

Berriki euskararen telefonoan jarri ditudan kexak (eta bestelakoak) ikusi ahal izan ditut, azken urteotako bilduma, alegia. Nahi baino gutxiagotan erabiltzen dudala pentsatzen dudan arren, zenbaki polita iruditu zait: 45 bat dosier ireki egin ditut.

Nirekin batera beste 10 bat lagunek berdin jokatuko balute, 500 bat bideratuko genituzke.

Animatuko zarete???

Erantzun

Sartu