Teknologia albisteak

Garaipen kutsua

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-08 : 10:06
Norberarekin aktibaziotik, Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bidez, lorpen bat bidean, antza



https://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2015/01/07/garaipen-kutsua/

Nazioarteko enpresa baten informazioa jaso, eta gaztelania hutsean zegoela kexa jarri nuen Hizkuntza Eskubideen Behatokiak kudeatzen duen Euskararen Telefonoan. Gaur Behatokiak enpresak emandako erantzuna bidali dit, eta, tira, aktibismoak eragindakoa aintzat hartzekoa da.

X-k Nafarroako Foru Erkidegoko bazkideei publizitate-komunikazioak gaztelaniaz igortzen dizkie. X-rendako oso garrantzitsua da bezero guztien asebetetzea, hortaz, kexa jartzaileari barkamena eskatu nahi diogu sortutako eragozpenengatik. Hori dela eta, zerbitzu onaren izenean eta X-ko bazkideen asebetetzea bilatzeko asmoz, kexa jartzaileari eskerrak eman nahi dizkiogu klubeko komunikazioetan hizkuntzak Nafarroako bazkideendako duen garrantziaren eta sentiberatasunaren berri emateagatik. Bide batez, atseginez jakinarazi nahi dizuegu bazkideekiko zerbitzuen maila guztietako bikaintasuna lortzeko webgunerako sarrera eta bazkideekiko komunikazioa euskaraz izateko aukera aztertzen ari garela.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago