Teknologia albisteak

Ibone Sanchez triatloilaria da GAZTEZULO 173. zenbakiko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-04 : 10:43

Konturatu orduko maiatza iritsi da eta, horrekin batera, GAZTEZULO aldizkariaren 173. zenbakia.

Hilabete honetan Ibone Sanchez Euskal Herriko triatloi txapelduna elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, Galder Izagirrek Raul Rama luthierraren lana aurkeztuko digu hilabete honetako erreportaje fotografikoan. Dead Drops mugimenduaz ere aritu gara eta GAZTEZULOk jada egin dio bere ekarpena mugimenduari. Gehiago jakin nahi? Irakurri GAZTEZULOn eduki gehiago eta parte hartu maiatzerako prestatu dugun zozketan! Mundaka Basque Countryko kamisetak ditugu harpidedunen artean zozkatzeko!

Erantzun

Sartu