Teknologia albisteak

Euskeraren Xarma, irailaren 29an, Araotzeko Sandaili koban

2018-09-26 : 17:49

Euskeraren Jatorriak bilkura berezi bat egingo du irailaren 29an, leku berezi batean: Oñatiko Araotzeko Sandaili koban. Eta gai berezi batekin: euskeraren baitan ditugun mundu ikuskera, berdintasuna, komunitate zentzua, ekologia, gizatasuna, zientzia, inklusioa, askatasuna… Lehenengo aldiz, gure hizkuntzaren hitzik adierazgarrienei buruz berba egiteko une eta gune bat izango dugu irailean. Hau da, zeintzuk diren euskal sena zabaltzen laguntzen diguten eleak edo euskal mundu ikuskera bereganatzeko edota ondorengoei lagatzeko behar ditugun hitzak.

 
 
Goizean, hizlari batzuek, haientzat euskerak duen xarma eta berba indartsuak aipatuko dituzte. Arratsaldean gauza bera baina partaide guztiok taldeka egingo dugu, norberarentzako hitzik adierazgarrienak azalduz.
 
Egitaraua

09:00-10:00 Auzolana ingurunea txukuntzeko

10:00-14:00 Goizeko hizlariak: Pablo Arrieta – Agurtza eta Aintzane Lazkano – Joseba Mintegi Eskisabel – Jabi Goitia – Jon Goitia – Maixa Bilbao Uriarte – Pako Iriarte – Xebe Diaz… Erdian atsedena egingo dugu

14:00-16:00 Bazkaltzeko norberak eramandako janaria partekatuko dugu

16:00-18:00 Taldeka norberak hitzik adierazgarrienak azaldu
18:00-19:00 Taldeetako laburpenak eta ondorio orokorrak
19:00 Agurra

Izena emateko

15 euro Laboral Kutxan: 3035-0038-91-0380081747 (abonuan izen-abizenak jarri)
Ikasleek eta langabetuek musu truk
Mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com

Joateko  jarraibideak

Partekatzea: Autoak partekatzen saiatuko gara. Izena emateko bidali mesedez mezua, lekurik duzuen eta nondik joango zareten  ala joateko lekuren bat behar duzuen esateko.
Non dago Sandaili koba? Oñatin Arantzazurako errepidea hartu eta 5 kilometrora Araotzeko errepidea hartu. Handik kilometro batera edo Arrikrutz Kobetako aparkalekua ikusiko dugu eskuinera. Bertan aparkatu. Gero oinez jarraitu aurrerantz, zubia pasatu eta aparkalekutik kilometro 1 baino lehenago  Sandailirako seinalea ikusiko dugu eskuinean. Igo handik oinez eta berehala helduko gara (aparkalekutik Sandailiraino, guztira, 15 bat minutu oinez gehienez)

Parte hartzeko jarraibideak

Araotzekoek irailaren 24an lekua txukuntzen egon dira. Mila esker!! kanpoko landa, ermita, kobako zolua… Nahiko txukun utzi dute. Hala ere 9:00etatik 10:00etara apur bat gehiago egongo gara txukuntzen eta lekua ezagutzen, hasi aurretik.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago