Jarduera parlamentarioa zabala da oso, eta jarioaren zati txiki bat baino ez da ohiko komunikabideetan agertzen. Bada, gure asmoa da beste gai batzuk ere mahai gainean jartzea, iritzi publikoaren eskuetan gaiak, eztabaidak, ekimenak, legeak, eta abar jarriz, ahal izanez gero, perspektiba sozialarekin eta bertako ikuspuntua emanez.