Teknologia albisteak
35

Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatu dute Errenteriako hamarnaka ordezkari publikok

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-04 : 12:05

Ideologia ezberdineko Errenteriako Udaleko ordezkari publiko izandako zenbait, baita oraindik ere badiren beste hainbat, Aitzol Gogorza preso errenteriarrak bizi duen egoera salatu eta honen askatasuna eskatzeko bildu dira. "Maila pertsonalean, Giza Eskubideen defentsan" egindako agerraldia dela azaldu dute, eta euren kezka helarazi dute Gogorza larriki gaixorik badago ere, kartzelan jarraitzen duelako.

Guztia irakurri (herribizia.errenteria.eus) »»

Txioak (34) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-10-05 : 11:37

Gaur Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida egin da Aitzo Gogorzaren askatasunaz. EH Bilduk eta EAJk beheko testua adostu eta onartu egin da, Giza Eskubideen batzordean. PSEk eta PPk aurka bozkatu dute:

ERDIBIDEKO ZUZENKETA

1.- Eusko legebiltzarrak berretsi egiten du pertsona guztiei, preso direnei ere, administrazio publikoek dagozkien giza eskubideak bermatu behar dizkietela.

2.- Eusko Legebiltzarrak defendatzen du, espetxe politikak konponbide humanitarioak ezarri behar dituela gaixorik dauden presoentzako eta, larri edo sendaezinak diren kasuetan, honetan gertatzen den bezala, espetxetik atera behar direla.

Erantzun

Sartu