Teknologia albisteak

Agur militarra Lehendakariari… Bai ala ez?

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-17 : 14:54

Irailaren 11an Bilboko polizia-etxe batean izan zen gertaera baten ondorioz espedientea ireki zitzaien bi ertzainari. Arrazoia: ez zioten agur militarra egin Urkulluri. Agur militar hori beharrezkoa da?

Iñigo urkullu Lehendakaria ertzain baten aurretik pasatzen den bakoitzean keinu bera errepikatzen da: eskua luzatu eta burukoaren eskuineko alderaino eramango du ertzainak. Agur militarra deritzo, eta ertzain guztiek berau egitea derrigorrezkoa dute, lehendakaria, beste kargu publiko bat edo kaleko pertsona bat ikusten duten bakoitzean. Berdin da non eta nola gertatzen den topo egite hori.

Irailaren 11an Bilboko polizia-etxe batean izan zen gertaera baten ondorioz espedientea ireki zitzaien bi ertzainari. Arrazoia: ez zioten agur militarra egin Urkulluri. Hala, Ertzaintzaren 70. jarraibidea bete gabe utzi zuten.

Hari horretatik tiraka, EH Bilduk proposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean:

Ertzaintzaren 70. jarraibideak jasotzen dituen elementu militaristak ezabatu beharrari buruz.

Hau da eskaera, hitzez-hitz:

“Ertzaintzaren 70. artikuluak agintzen dituen jarrera, keinu eta agur militaristak ezabatu ditzala, herritarrekiko harremanetan ertzainek Funtzio Publikoko beste edozein langilek bete beharreko adeitasun arau berdinak izan ditzaten”.

Julen Arzuaga da ekimenaren sinatzailea. Legebiltzarkideak azaldu duenez, “badaude pentsatzen dutenak segurtasun zerbitzuak izaera militarra izan behar duela. Guk, intsumituen herrikook, Ertzaintzari kutsu eta jarrera militar guztiak kendu nahi dizkiogu”.

Zuk zer diozu? Beharrezkoa da ertzainek agur militarra egitea?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago