Atzo arratsaldean BETORren ekitaldian Iurgi Arginzoniz izan genuen. Fon enpresako ingeniaria, bertan lanean 9 urtez (32 ditu), telekomunikazio ingeniaria, gernikarra... Gramofon proiektuan egindakoarekin, ingeniaritza lezio bat eman zigun.
Fon enpresaren historia interesgarria kontatu zigun Arginzonizek. Eta nola iritsi ziren konklusiora router berri bat egin behar zutela: hori da Gramofon, ez bakarrik banatzen du wifi seinalea bi kanaletan (hori da Fon sistemaren gakoa: bi sare, bat zurea, eta bestea wifi hotspot gisa jendearentzat izango dena), baizik eta lainoko sistemen bidez etxean musika wifi bidez hedatuko duen sistema bat.
Demo bat ere egin zigun. Kasu honetan, Gramofonarekin datorren lainoko musika sistema propioan, app baten bidez, Pearl Jam bilatu zuen, eta halaxe entzun genuen. Bi ohar:
Tira, ez da kontua Fonek musika sistema propioa sortu duenik gailu honetarako, baizik eta app-arekin manejatzeko, lortu dutela ajordioa WahWah enpresarekin. Bestalde Spotify eta beste kontu batzuekin ere lotu daiteke.
Desastre entzuten bada, azalpen bat du... bideoaren azpian duzue.
Bideoan gaizki entzutearen arrazoia da Youtubek detektatu egin duela Pearl Jam-en kantua, eta copyright oharra luzatu digula: argitaratzeko aukera genuen, musika sistemak nahita zikintzen bazuen, eta halaxe onartu dugu. Hemen duzue, copyright ohartarazpenaren irudia:
Jarraian, Iurgi Arginzonizek erabili zuen aurkezpena:
Amaieran, CodeSyntax-eko lagunen artean, gauzatxo batzuk komentatzeko modukoak iruditu zitzaizkigun:
Denok garapen arinak egiten ditugula saltzen dugun garaian, Iurgi etorri eta erakusten digu nola sortu honelako trasto bat urtebetean. Pentsa dezagun honelako teknologia garatzeko gai den euskal enpresa batengan eta esaidazue zeinek egingo duen hori urtebetean eta dozena-erdi pertsonako garapen taldearekin.
Nolako ikuspegi internazionalarekin egin duten lan: Espainia bai, baina mundu osoan lanean. Fabrikazioa Taiwanen, diseinua New Yorken, eta abar.
Negozioetarako FON-eko nagusiaren (Martin Varsavsky) gaitasuna eta abilezia.
Sorpresa, jakitean I+G eta prototipoaren garapena Getxon egin zela, bi pertsonak eta bi hilabetez. Asko dugu ikasteko, dudarik gabe.
Ze garrantzitsua den enfokea. Gauza gutxi egiten ditu Gramofonak, milaka feature eta aukera gabe, sinpletasuna enpresaren helburuetara zuzenduta eta ahalik eta erabiltzaile gehienengana iritsi ahal izateko.
Pena, Euskal Herria galtzen ari dena Iurgi Madrilen edukitzeagatik. Beno, inbertsio modura hartuko dugu, etortzen denerako. ;-)
Erantzun
Sartu