Teknologia albisteak

Eusko Folklorearen Urtekariaren 50. zenbakia kalean

2016-04-29 : 15:43

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratzen duen Anuario Eusko Folklore aldizkaria bere 50. zenbakira iritsi da. Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin kaleratu berri den argitalpenak Labayru ikastegiko Ander Manterola eta Gurutzi Arregi izan ditu zuzendari eta koordinatzaile, hurrenez hurren.

Etniker Euskalerria taldeen lanekin osatu da zenbaki borobil hau eta askotariko lanak landu dituzte egileek. Besteen artean, Estudio etnográfico de Obanos (Navarra). Agricultura (Mª Amor Beguiristain); Refranes y creencias de Sara (Lapurdi) recogidas por Augustin Etcheberry (1853-1900) (Jabier Kalzakorta), zein Olivos y aceitunas, trujales y aceite: El cultivo del olivo y la elaboración del aceite en Rioja Alavesa (José Angel Chasco Oyón) lanak irakur daitezke. 

Bestalde, 2014an zendu ziren Antropologo, Etnologo eta Etnografo gipuzkoar Antxon Aguirre Sorondori eta Patxo Fernandez de Jauregi etnografoari eskainitako lan bana jasotzen dira Eusko Folklorearen Urtekariaren 50. zenbakian: Koldo Lizarralderen In Memoriam. Antxon Aguirre Sorondo (1946-2014) eta Arabako Etnografia Mintegiaren Por quién lloran las campanas.

Amaitzeko, balio berezia duen artikulu batek ixten du argitaratu berri den Anuario de Eusko Folklore zenbaki berria: 1921ean Jose Migel Barandiaranek sortutako aldizkari zientifikoan argitaratu diren artikulu eta egile guztien indizea egin dute Ader Manterolak eta Gurutzi Arregik. 

Informazio gehiago Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren webgunean

Erantzun

Sartu