Ostiral honetan, azaroak 29, ariketa polita egingo da
Astigarragako Musika Eskolan (Gipuzkoa).
1925eko film mutu bat emango dute, zuzeneko musikarekin, eta
azpitituluak (dakizuenez, errotuloak izaten dira film zahar hauetan)
euskaraz izango dira. 18:30etan da zita Astigarragako Musika Eskolan, doan.
Josetxo Fernandez de Ortegak joko du pianoa, inprobisatzen antza, filma ematen duten bitartean.
Buster Keatonen film bat da emango dute,
Seven Chances (zazpi aukera), 1925ekoa. Sinopsi labur bat: Jimmy Shannon burtsako agentea porrot egiteko zorian aurkitzen da, abokatu batek bere aitonaren testamentua aurkezten dionean. Honek 7 milloi dolar uzten dizkio baina dirua jasotzeko bere 27. urtebetezeko egunaren 19:00 baino lehenago ezkondu beharko du, eta egun hori GAUR da.
Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditu. Lehenago ere egin zuten halako saiorik Astigarragan. Argazkiak udaberrian egindako emanaldi batekoak dira,
Harold Lloyd-en film hau eman zuten orduan. Beheko honetan Fernandez de Ortega pianojolea.
Argazkiak:
Pastain / Astigarragako musika eskola.
"Buster Keaton & Josetxok maisutasuna erakutsiz. Ekitaldi aparta, jendea ahozabalik zoratzen", horrela deskribatu digute emanaldia Astigarragako Musika Eskolatik.
Eta berriz ere argazki sorta bikain bat Flickr-en: http://www.flickr.com/photos/103163018@N08/sets/72157638191517744/