Teknologia albisteak

Mahai-ingurua Bilbon: 'Manu Leguineche, Bilboko bihotz eta oroimenean'

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-26 : 13:44

Bihar (irailaren 28a, asteazkena) mahai-ingurua izango da Bilbon, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatuta. Manu Leguineche kazetariaren figuraren inguruan izango da. Club Deportivo Bilbaon (Alameda Rekalde, 28), arratsaldeko 7etan.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurura gonbidatzen zaituzte. Ekitaldia irailaren 28an izango da, asteazkena, idazlearen jaiotze datarekin bat etorriz.

Hauek izango dira hizlariak:

  • Fermín Galindo,  Santiago de Compostelako Unibertsitateko Kazetaritza irakaslea eta 'Manu Leguineche, últimas noticias de nuestro enviado especial' artikuluaren egilea.
  • Rosa Leguineche, idazlearen arreba.
  • Begoña Marañón, Cadena SER Euskadiko zuzendaria.
  • Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Club Deportivo Bilbaon (Alameda Rekalde, 28 – Bilbao).

Erantzun

Sartu