Teknologia albisteak

Elbira Zipitria andereño aitzindariari buruzko filma: "Muga deitzen da pausoa"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-08-17 : 12:07

Dokumentala prestatu du Maider Oleaga zuzendariak, Elbira Zipitria (1906-1982) andereñoari buruz. Irakasle zumaiarra aurreneko ikastolen sortzaile izan zen, euskararen sustatzaile amorratua eta emakumeen baztertzearen aurkako borrokan ere aitzindaria. Crowfunding-a egin zuen dirua lortzeko, eta Ahotsak.eus proiektuak ere parte hartu zuen. Filma udazkenean estreinatuko dute. Trailerra prest du jada Maider Oleaga zuzendariak.

Elbira Zipitria andereñoa, Ira ezizenez ere ezaguna. Ikastola klandestinoen sortzailea, Donostiako parte zaharrean bizi zen. Etxean bertan jarri zuen ikastola, gerraostean. Etxean bertan irakasten zien euskara interesa zuten euskaltzale guztiei. Etxean prestatu zituen andereñoak, gero ikastola berriak jartzeko. Maider Oleaga (Bilbo, 1976) zine zuzendaria bizi da orain etxe horretan, alokairuan. Berak ez zekien Elbira nor izan zen, baina jakin zuenean, hari buruzko filma egitea erabaki zuen. Asteartean egin zuten filmaren lehen pasea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Parte hartzaile eta laguntzaileentzat soilik, saio itxia. Estreinaldia udazkenean izango da. 

Oleagaren begirada pertsonala eta poetikoa jasotzen du dokumentalak, eta Zipitriaren garai ilunena nabarmentzen da: erretiroa hartu zuenean, bere baitara bildu zen Zipitria, bere etxean. Hona hemen Muga deitzen da pausoa filmaren trailerra.

Elbira Justa Zipitria Irastortza[1] (Zumaia, Gipuzkoa, 1906ko maiatzaren 28a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 26a) maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalari izan zen. Eusko abertzale sutsua eta eusko abertzaletasunaren eragile, jeltzalea (Emakume Abertzale Batzako kide) eta katoliko fededuna, frankismoaren urte beltzenetan isilpean eta ausardiaz jokatu zuena. Pedagogia aurrerakoia erabili zuen, besteak beste ikasle zituen neskatoen eta mutikoen arteko berdintasuna aldezten zuena.

Crowfunding-a egin zuen Oleagak film honetarako dirua lortzeko, eta Ahotsak.eus proiektutik ere parte hartu genuen. Laguntzeko prest ere agertu ginen, testigantza asko baititugu jasota andereño Zipitriari buruz. Harekin batera andereño ibilitakoenak, haren ikasleenak, ikasleen gurasoenak... Arantxa Gurmendi aktorea, esaterako, Elbira Zipitriaren ikaslea izan zen:

Kontxita Beitia, berriz, andereño ibili zen ikastola klandestinoetan. Mari Karmen Mitxelenak eta berak Oleagari asko lagundu diote filma egiteko prozesuan. Bideo honetan Elbiraren metodologia nolakoa zen azaltzen du Kontxitak:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago