Teknologia albisteak
30

Bilbo Hiria Irratiaren 20 urteak ospatzeko diskoa grabatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-14 : 08:47

Urteurren borobila behar bezala ospatzeko zer egin, eta disko bat grabatzea bururatu zitzaion taldeari. Josu Zabala irratiko teknikariak koordinatuta sortu dute 20 urtez euskal taupada. Zortzi abestiz osatu dute. Eskarmentu handiko artista enblematikoak zein gazteak elkartu dituzte; bikoteka, gehienetan: Anje Duhalde eta Aire Ahizpak; Mikel Urdangarin eta Izaro; Ruper Ordorika eta Rory McLeod; Zea Mays eta Belako-ko Cris Lizarraga; Txema Murugarren, Petti eta Rafa Rueda; Hedoi Etxarte eta Maisha MC; eta PiLT eta JP Lohian. 

 

Guztia irakurri (bizkaia.hitza.eus) »»

Erantzunak

2017-11-14 : 11:12

Goizean albiste hau argitaratu dugunean akats handia egin dugu, Bizkaia Irratiaren urteurrena eta diskoa zela jarri dugu izenburuan. Irrati horrena barik, Bilbo Hiria Irratiarena da diskoa, urteurrena eta albistea. Gure barkamen eskaera bi irratiei, eta eskerrik asko hankasartzearen berri eman digun lagunari.

Erantzun

Sartu