Euskal Herrian daukagun arribitxietako bat da Ekaingo haitzuloa, Goi Paleolitikoko labar-pintura ikusgarriak aurki daitezkeen. Hemendik aurrera, leizea munduko bazter guztietatik bisitatzeko aukera izango dugu; izan ere, Eusko Jaurlaritzak Ekaingo Haitzuloaren barnealdea digitalizatzeko lanak egin ditu Deban. Web bidez edota aplikazio baten bidez (Android zein iOS), Ekaingo kobazuloko irudiak oso kalitate altuan ikusi ahalko ditugu. Haitzulo barneko multzo nagusien (Zaldei eta Artzei galeriak) sekulako bereizmen handiko digitalizazioak izan dira, figurak, hauen ingerada eta margolanetan erabili zen teknika argiro ikustea ahalbidetzen duten hartualdi infragorriak ere barne hartzen dituztenak.
UNESCOk 2008an Munduko Ondare izendatu zuen haitzuloak paleolitikoko labar-artearen lanik bikainenetako bat hartzen du. Burutu den lan honi esker, gure ondarearen altxor handi hau ireki egingo da, mundu zabalean Ekain eta Paleolitikoko artea ezagutu nahi duen ororentzat. Artelanak digitalizatzen munduan erreferentziazkoa den Madpixel enpresarekin elkarlanean gauzatu dira digitalizatze lanak.
Bere kontserbazioa bermatzeko, haitzuloa bisitarientzat itxita dago 1969. urteaz geroztik. Ondorioz, Ekainberri izeneko erreplika bikaina badu ere, bere jatorrizko arte-altxorrak, orain dela 14.000 urte inguru margotuak izan zirenak, bisita ezinak izan dira orain arte.
Hortaz, haitzuloaren margolanen bertsio digitala egin eta ondare hori ezagutarazteko eta “urrutiko” ikusleen esku jartzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak artelana digitalizatzeko ardura hartu du. Horretarako, sekulako bereizmen handiko irudiak hartu dira, estatuan aitzindari izan den digitalizazio-proiektu bat egikarituz.
Emaitza, haitzulo barneko multzo nagusien (Zaldei eta Artzei galeriak) sekulako bereizmen handiko digitalizazioak izan dira, figurak, hauen ingerada eta margolanetan erabili zen teknika argiro ikustea ahalbidetzen duten hartualdi infragorriak ere barne hartzen dituztenak. Haitzuloko gune nagusien 360º-ko ikuspegi interaktiboak ere sortu dira, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako materialen berreskuratzean eta egokitzapenean oinarrituta.
Lan hori guztia herritarren esku jarriko da orain. Horretarako, smartphone eta tabletentzako (iOS eta Android) aplikazio bat argitaratu dute. Plataformak weberako bertsio bat ere badauka, non gigapixel irudiak ikusteko gailu bat eskaintzen den. Gailu mugikorretarako aplikazioa nahiz web bertsioa, lau hizkuntzatan argitaratu dira: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hona hemen web bertsiora iristeko esteka: www.euskadi.eus/ekain.
Ai, ai, ai.... jo eta ke mugagabea lantzen eta...."edozein bazterretik"!