Teknologia albisteak
2

MAREA komunikaziorako super-kableak Euskal Herrian izango du nodo nagusia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-30 : 10:23

Microsoftek joan zen astean iragarri zuenez, Ipar Amerika eta Europa lotuko dituen telekomunikaziorako super-kable bat botako dute Atlantiko ozeanoaren hondoan zehar. Muturretako bat Virginian egongo da (AEB), eta bestea Euskal Herrian (Sopelan, Bizkaia). Sopelako horixe izango da, beraz, Europarako sarrera nagusia eta gure kontinentean izango duen nodo nagusia. Komunikazio-kable berriaren izena MAREA da, datorren urterako egongo omen da prest, eta etxean ditugun kableak baino 16 milioi aldiz bizkorragoa izango da. 

Proiektua Microsoftek eta Facebookek bideratuko dute. Lanak 2016ko abuztuan hasiko dira eta datorren urteko udazkenerako prest izatea espero dute 6600 km izango dituen MAREA super-kable berria.

Mapetan eta iragarpenean Bilbo aipatzen den arren, jakin dugu Sopelan izango duela Europako sarreragune eta lotura nagusia. Ondoren, Euskal Herritik hasita, Europako eta Asiako beste komunikazio-bide batzuekin lotuko da. Proiektua Telxius enpresak bideratuko du (Telefonicaren azpiko konpainia bat). 

Atlantikoan sekula jarri den kablerik handi eta bizkorrena izango da, gutxi gora-behera 160 Terabyte segunduko abiadura izango baitu. Batez ere, Microsoften eta Facebooken zerbitzuak hobetzeko erabili nahi dute (Xbox, Skype, Office, Azure,...). 

Erantzunak

2016-05-31 : 08:45

Itsas azpiko kableetaz eta interneteko azpiegitura orokorrez gehiago jakiteko hemen artikulu bat (ingelesez)
http://arstechnica.com/information-technology/2016/05/how-the-internet-works-submarine-cables-data-centres-last-mile/

2016-06-06 : 09:17

Egia esan ardura pixka bat sortzen dit, eduki hornitzaileek gero eta sare azpiegitura gehiago kontrolatzeak. Hemen datu gehiago ematen dituzte (gaztelaniaz) http://www.eldiario.es/cultura/tecnologia/Cables_submarinos-internet-facebook-google-microsoft_0_522148182.html

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago