Teknologia albisteak
18

Xabier Amurizaren azken bat-bateko saioa Altzon: Hunkituta eta eskertuta

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-05 : 12:02

Xabier Amurizak 75 urte bete ditu eta erretiroa hartu du bat-bateko saioetatik. Azkeneko saioa Tolosaldean egin du, bere alaba Mirenekin batera. Zehazki, Altzoko Elordi elkartean egindako bertso-afarian, aurreko ostiralean. Arratsalde-gau borobila izan zen, bertso saioaren aurretik hitzaldia eman baitzuen udaletxean, bere bizitzari errepasoa eginez. Hitzaldiaren amaieran Manuel Epelde herritarrak bildu eta ondutako elorri-makila oparitu zioten antolatzaileek, esker onez eta altzotarren oroigarri.

Guztia irakurri (ataria.info) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu