Teknologia albisteak
1

Twitterren ezin da euskarazko iragarkirik jarri

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-03-09 : 13:11

Lehen euskaraz jarri zitezkeen iragarkiak. Baina orain ezin, politika aldatu du Twitterrek. PuntuEUS Fundazioari atzera bota diote euren euskarazko iragarkia.

Twitterrek iragarki-sistema bat jarri zuen martxan orain dela urte batzuk, euren zerbitzua errentagarria egiteko helburuarekin. Googlek edota Facebook lehenago bide bera jarraitu zuten. Biek marken esku jartzen dute iragarkiak sorkuntza eta kudeaketa. Sistema autonomo xamarrak dira. Zuk aukeratzen duzu nori erakutsi iragarkiak, aurrekontua eta promozionatuko duzun testu/irudia. Twitterren zure esku dago nori erakutsi iragarkiak: urliaren jarraitzaileei, gai jakin baten inguruan txiokatzen dutenei, eremu geografiko zehatz batean dauden erabiltzaileei, ... zuk aukeratu nori erakutsi. Eta mezua ere zure esku dago. Puntu horretaraino, dena ondo, eta eroso samar. Kontua da mezuaren hizkuntza kontrolatzen hasi direla, eta bakarrik hizkuntza batzuk baimentzen dituztela.

Herenegun, PuntuEUS Fundazioak arazoak izan zituen euskarazko iragarkiak jartzeko. Fundazioko komunikazio arduraduna den Lorea Arakistainek eman du arazoaren berri bere blogean (hau ilustratzeko darabilgun irudia, handik ateratakoa da). Martxoaren 8a dela eta txio bat iragarki bilakatzea nahi zuten, promozio hau egiteko, baina Twitterrek ez zuen iragarkia baimendu.

Currently, small business advertisers who are located in our open countries are eligible for Twitter Ads. Advertisers must have a valid billing address in one of the open countries, and be Tweeting in Afrikaans, Bahasa, English, Spanish, French, Italian, Dutch, German, Hebrew, Japanese, Finnish, Norwegian, Portuguese, Swedish and Danish.

Labur-labur. Hizkuntza hauetan soilik publikatu daitezkeela iragarkiak: afrikaans, bahasa indonesiera, ingelesa, gaztelera, frantsesa, italiera, nederlandera, alemana, hebreera, japoniera, finlandiera, norvegiera, portugesa, suediera eta daniera. Izatez, Galesen ere izan da protestarik galeserazko iragarkiak debekatuta daudelako.

Twitterrek txioetako hizkuntza detektatzeko gaitasuna dauka. PuntuEUS Fundazioarekin eta Umapekin lankidetzan jardun zuen Twitterrek euskara detektatu ahal izateko.

Bitxia da Twitterrek eman duen aldaketa. Lehen euskaraz jarri zitezkeen iragarkiak. Orain politika mugatu du. Lehen aipatu dugun Google Adwords adibide moduan erabiliko zutela. Adwords sistema automatizatua da eta gizakiek ez dituzte gainbegiratu behar iragarkiak. Soilik marka-izen zehatz batzuk edota debekatutako hitz batzuk erabiliz gero geratzen da iragarki bat blokeatuta. Baina ez hizkuntzaren arabera. Iragarki bat euskaraz dagoelako betatzea diskriminazioa da.

Erantzunak

2016-03-09 : 17:08

Kontua da atzo bertan sustatutako iragarki bat izan nuela nire TLan euskara hutsean! Ez dakit @irekia-rena zen, ala halako kontu ofizialen batekoa. Baina harritu egin ninduen!

Pena kapturarik ez niola egin!

Erantzun

Sartu