Teknologia albisteak
24

Emakumeen ordezkaritza munduko zientzia akademietan, %12 besterik ez

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-03 : 08:06

Mundu mailan egindako azterketa batek garbi utzi du oraindik ere zein txikia den emakumeen tokia zientzia akademietan. Orotara, 8tik 1 besterik ez dira emakumeak horrelako erakundeetan. 2013-2014 bitartean 69 akademia aztertu zituen Hego Afrikako Zientzien Akademiak, eta horixe da atera duten ondorioa: emakumeen ordezkaritza %12koa da munduko zientzia akademia nagusietan. Akademia horietako erdiak baino gutxiagok hartu du berdintasun-neurriren bat, gainera. Akademien artean alderik badago, hala eta guztiz ere: Kubakoa da emakume gehien dituen akademia (%27), gutxien dituen Poloniakoak (%4) baino 7 aldiz gehiago. (ingelesez jatorrizkoa).

Guztia irakurri (nature.com) »»

Txioak (24)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago