Teknologia albisteak

Raspberry Pi 3 berria atera da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-02-29 : 15:55

Gaur iragarri du Raspberry Pi Fundazioak bere ordenagailu-serieko modelo berria: Raspberry Pi 3. 2012ko otsailaren 29an, gaur lau urte, atera zuen lehen bertsioa (orduan ere eman genuen horren berri Sustatun). Harrezkero, plaka-bakarreko ordenagailu merke honen 8 milioi unitate saldu dituzte. Raspberry Pi Fundazioak informatikaren inguruko hezkuntza sustatzen jarraitu nahi du bere produktu eta proiektuekin.

Zirkuitu-plaka bat da Raspberry Pi 3 ordenagailua. Pantaila, argi-indarra, memoria txartela, sistema eragilea, sareko konexioa (kable edota WiFi bidez) edota aginte-kontrolak (sagua edo teklatua, kable zein Bluetooth bidez) geuk gehitu behar dizkiogu. 35 dolar inguruko prezioan irtengo da Raspberry Pi 3 ordenagailua (bi orduan 3.600 ale saldu dituzte). Gabonen bueltan PiZero modeloa atera zuten 5 dolarreko prezioan.

Informazio gehiago Raspberry Pi Fundazioaren blogean.

  • Prozesadorea: 1.2GHz 64-bit quad-core ARM Cortex-A53 CPU (jatorrizko Raspberry Pi 1ak baino 10 bider errendimendu hobea)
  • 802.11n wireless LAN eta Bluetooth 4.1 integratuta
  • Guztiz bateragarria Raspberry Pi 1 eta 2 bertsioekin

Erantzun

Sartu