Teknologia albisteak

Ordenagailuak 30 euroan salgai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-03-02 : 09:03

Raspberry Pi fundazio britainiarrak aste honetan bertan jakinarazi duenez, dagoeneko egia bihurtu da duela 6 urte abiarazi zuten proiektua: 30 euroko prezio izango duten ordenagailuak. Oraindik produkzio-fasean daude (datozen egunotan bukatuko omen da), baina dagoeneko eskaerak egin daitezke euren webgunean. Proiektu honen helburua da, ordenagailuak eta teknologia berriak munduko bazter guztietara zabaldu ahal izatea. Proiektua hardware libreko (open-hardware) Arduino plataforman oinarrituta edo inspiratuta dago.

Saltzen den "ordenagailu" hori ez da bene-benetako ordenagailu bat, edo ez behintzat gaur egun gehienok ordenagailutzat daukaguna. Ez dauka ez karkasarik eta ez pantailarik (ezta sagu edo teklaturik ere, jakina), baina ordenagailu batek behar dituen osagai guztiak dituen plaka bat da, periferikoak konektatzeko aukera guztiekin (ikus ondorengo eskema eta beheragoko ezaugarri-zerrenda).

Raspberry Pi Fundazioaren ekimena da eta bertako buru den Eben Uptonek 2006an jarri zuen abian. Proiektua hezkuntzarako pentsatuta dago eta bi helburu ditu:

  • Ordenagailuak eta teknologia berriak munduko ikastetxe eta txoko guztietara eraman ahal izatea, prezio egokian.
  • Konputagailuekin daukagun harremana estutzea. Ordenagailuak benetan nola dabiltzan ikusi eta ikastea. "Programatzaileak sortu nahi ditugu munduko bazter guztietan".

Software librea erabiltzen du, noski, (Fedora proposatzen dute, baina Linux familiako beste edozein distribuzio ere izan daiteke) eta sistema eragilea SD txartel baten bidez gehitu behar zaio. 256 MB-ko RAM memoria dauka, beste edozein gailuri konekta dakioke (pantailak, telebistak...); USB, Ethernet, HDMI eta audio-bideo sarrerak ditu.

Edozein ordenagailuk izan dezaken erabilera dauka (programazioa, kalkuluak, Internet, bideo-jokoak, HD bideo-playerra...).

Bi modelo izango omen dira, A eta B izendatu dituztenak, eta 25-30 euro inguruan (35 dolar) salduko dira.

Ezaugarri teknikoak

Hona hemen ezaugarri nagusiak, beraien webgunetik zuzenean jasota:

  • Broadcom BCM2835 700MHz ARM1176JZFS processor with FPU and Videocore 4 GPU
  • GPU provides Open GL ES 2.0, hardware-accelerated OpenVG, and 1080p30 H.264 high-profile decode
  • GPU is capable of 1Gpixel/s, 1.5Gtexel/s or 24GFLOPs with texture filtering and DMA infrastructure
  • 256MB RAM
  • Boots from SD card, running the Fedora version of Linux
  • 10/100 BaseT Ethernet socket
  • HDMI socket
  • USB 2.0 socket
  • RCA video socket
  • SD card socket
  • Powered from microUSB socket
  • 3.5mm audio out jack
  • Header footprint for camera connection
  • Size: 85.6 x 53.98 x 17mm

Produkzioa erabat bukatu gabe, baina dagoeneko salgai

Ordenagailuak Txinan egin dituzte eta oraindik ez daude Fundazioaren esku (datozen egunotan jasoko omen dituzte). Hala ere, atzo bertan jakinarazi zutenez, dagoeneko salgai daude Raspberry PI Fundazioaren webgunean bertan (Premier Farnell eta RS Components enpresen bidez).

Proiektuaren inguruko informazioa Fundazioaren webgunean aurkituko duzu (azken egunotan arazoak izaten ari da, bisitari-uholdea dela-ta).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago