Gorenak kartzela zigorrak zehazteko jarritako doktrina baten ondorioz, 11 egunez aurreratu diote kartzelatik irteteko eguna Arnaldo Otegiri. Kargu publikoak izateko inhabilitazioa, ordea, luzatu egin diote 2021eko otsailera arte. Fiskalak eskatuta hartu du erabakia Auzitegi Nazionalak. Bestetik, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztutako helegitea Auzitegi Nazionalari dagokion inpartzialtasun kasuan aurrerago aztertzea erabaki du; Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu ote zen aztertuko luke.
Estrasburgok Otegiren helegitearen zati bat tramitera onartu, eta atzeratu egin du erabakia berria.eus/albisteak/1171… pic.twitter.com/9zDE5nHyEm
Estrasburgok Otegiren helegitearen zati bat tramitera onartu, eta atzeratu egin du erabakia fb.me/3Y4pBba6u
Estrasburgok atzeratu egin du Otegiren helegitearen zati bat tramiterako onartzeko erabakia berria.eus/albisteak/1171… vía @berria
Martxoaren 28an irtengo da Arnaldo Otegi kartzelatik berria.eus/albisteak/1171… @berria bidez
Erantzun
Sartu