Teknologia albisteak
76

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa: Windows/Officerako bertsio berria

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-11 : 11:39

2015eko azaroan kaleratutako Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da honakoa, eta, Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago. Bi hamarkada joan dira dagoeneko Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat. Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren hainbat bertsio sareratu dira (Microsoft Officerako, OpenOffice.org eta LibreOfficerako, web-nabigatzaileetarako, Adobe Indesign-erako...), eta, ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Guztia irakurri (xuxen.eus) »»

Txioak (75) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-11-12 : 09:14

Xuxen 5 ingurune jakin batzuetan erabiltzeko (Mac OS X eta LibreOffice) aholku gehigarriak argitaratu dituzte Joxe Rojasek eta Juanan Pereirak:

http://www.teknopata.eus/2011/11/instalatu-xuxen-mac-os-x-sisteman

http://ikasten.io/2015/11/10/xuxen-5-instalatu-eta-hala-ere-libreofficek-ez-ditu-zuzenketak-egiten/

Erantzun

Sartu