Teknologia albisteak
27

22 urteren ondoren, emakumeak ere FIFA jokoan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-29 : 13:39

Gaur iragarri du EA etxeak hurrengo FIFA izango dena, hau da, FIFA 16. Urtero joko berria aurkeztu behar honetan, aurreko urteko garapena alde batera utzi, bi gauza ikutu eta produktu 'berria' ateratzeko ohitura dute frankiziez bizi diren etxe hauek. Futboleko jokoetan errege den joko honek, aurten historian lehenengoz, emakumeez osatuko selekzioekin jolasteko aukera eskaintzen du. Txalogarria den arren, lastima da 22 urte behar izan dituztela hau gauzatzeko, lehen FIFA jokoa 1993. urtean izan baitzen. EA-k esan duenez, aspalditik egiteke zuten egin behar bat zen hau.

Guztia irakurri (gamerauntsia.eus) »»

Erantzun

Sartu