Teknologia albisteak
3

Seinaletikaren historiarako: Bat eskatu nizun baina eskatu bi (h)olakoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-04-29 : 16:04
Ondarroan gertatu da hau, Twitterretik jakin dugunez. Udaltzaingoak bide-seinaleen egile bati enkargua egin zion, eta hauxe da emaitza.
Hasieran bide-seinale bat beharko zela pentsatu zuten, baina gero eskaera bikoiztea erabaki zuten. Enkargua jaso zuenak, agindua literalki seinalean sartu zuen. Euskara batuan, baina errore ortografiko eta guzti, H baten faltan:
Baimenduak izan ezik
Bat eskatu nizun baina eskatu bi olakoak
Ez da lehen aldia hau gertatzen dena munduan. Kasu honetan, bide-seinalea jasotakoan konturatu dira akatsaz. Galesen handiagoa egin zuten batzuek, seinalea jaso, eta errepidean ipini.




Zera jartzen du hor ingelesez:
Ez sartu garraio-ibilgailu pisutsurik. Bizilagunentzako bakarrik.


Eta aldiz, galesez:

Ez nago bulegoan une honetan. Ezer itzultzea behar baduzu, bidal iezadazu.


Alegia, e-postazko erantzun automatiko bat izan zen.

Nolabait erlazioa duen beste kasuren bat Txinan gertatu izan da.



Jatetxe baten izenaren itzulpen berezi hau argitaratu zen Boing Boing-en 2008an:

Itzulpen zerbitzarian errorea.


Kasu honetan, badirudi Txinan batek baino gehiagok egin duela topo errore berdinarekin, beste adibide batzuk ere badaude sarean.

Ondarroako kasuan, ikusi beharko da ea nork ordaintzen duen bide-seinalea berregitea. Bi ordaintzeko prest bazeuden udaltzaingokoak, baina denera 3 egiten badira, nork ordainduko du hirugarrena?

Erantzunak

2015-04-29 : 17:10

Batzuetan ez da itzulpen kontua bakarrik izaten... komunikazio arazo soila ere bai... begira bestela adibide hau:

2015-04-30 : 13:42

Twitterren gogorarazi digu @rmurigoitia lagunak beste kartel bitxi honen kasua.

Preinscríbete en: Eneko hemen doa kartel itzulit...

2015-05-22 : 13:21

Urdulizko Udalak enkargatutako beste seinale hauek, beren tokian jarri zituztela ematen du (gero kendu ere egin omen dituzte). "Hemen duzu kartelaren testua, euskaratuta."

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago