Teknologia albisteak
21

Ikasleei gerrako kontuak ezagutarazteko bideoak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-02 : 08:39

Gerra Ikasgelan. Horrela du izena proiektuak. Bost bideo dira, bakoitza bost minutu ingurukoa. Laburrak bezain mamitsuak. Ikasleei Gerra Zibilean gertatu zena ezagutaraztea da asmoa. Pentsaraztea, sentiaraztea. Ahotsak.eus artxiboan jasotako testigantzetan oinarritu gara. Adierazgarrienak aukeratu ditugu. Eta bideoak ikasgelan.ahotsak.eus webgunean daude orain, interesa duenaren eskura. Bideo bakoitzak gerrarekin lotutako gertaera eta ondorio batzuk erakusten ditu. Inor hotz ez uzteko asmoz egin ditugu bideoak, datuetatik baino sentimenduetatik.

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (20) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-03-02 : 10:25

DBH-n ikasleek ikusentzunezko nahiko material gutxi daukate Historia ikasteko/ikusteko. Horrelako poiektu asko beharko dira hutsuneak betetzeko

Erantzun

Sartu